Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 71. Edizioa 2023  > Filmen izen-ematea > Araudia > Zabaltegi-Tabakalera. Araudia
Zabaltegi-Tabakalera. Araudia
71. edizioa - 2023

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

Webgune Ofizialak, www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA, SA elkartea Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.org) onartuta dago, «espezializatu gabeko lehiazko zinema-jaialdien» kategorian.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 71. edizioa Donostian egingo da, 2023ko irailaren 22tik 30era bitartean.

3. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan aurkeztuko dituzten film guztiak hautaketa batzordeak aukeratuko ditu. Batzorde horretako buru zuzendaritza izango da, eta zinemaren munduan eta zinema-jaialdietan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare baten laguntza izango du.

4. ARTIKULUA

71. hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzedizioan endaritzak.

5. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailak Espainian argitaratu gabeko urteko film anitzenen eta harrigarrienen sorta bat biltzen ditu. Sail horretan ez dago arau formalik ez gaiari begirako mugarik.

Zabaltegi-Tabakalera saileko film guztiak dira Zabaltegi-Tabakalera saria irabazteko hautagai.

Zabaltegi-Tabakalera saria irabazten duen filmak 20.000 € jasoko ditu, zuzendariarentzat eta Espainiako banatzailearentzat.

6. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak lan berri eta harrigarrien (narrazio zein forma aldetik) sormena bultzatzera zuzentzen du Zabaltegi-Tabakalera saria.

7. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera sariaren irabazleak 20.000 euro jasoko ditu; horietatik 6.000 film irabazlearen zuzendariarentzat izango dira, eta 14.000 filma Espainian banatuko duen enpresarentzat.

Filmak aretoetan banatzaile espainiarrik ez badu, sari osoa zuzendariari emango zaio.

Espainako banatzaile bat dagoela jakinarazteko epea hilabetekoa da, edizio amaitu ondoren.

8. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartu ahalko dute baldintza hauek guztiak betetzen dituzten filmek:

1. Edozer iraupen eta euskarritako filmak.

2. Zinemaldia hasi aurreko hamabi hilabeteetan amaitutakoa izatea.

3. Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatzen diren Espainiatik kanpo produzituriko edo koproduzituriko filmek argitaragabeak izan beharko dute Espainian.

4. Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatzen diren eta oso-osorik Espainian ekoitzi diren filmak Espainian estreinatu gabeak izango dira. Gainera, Zinemaldiaren aurretik ezingo dira herrialdeako beste inolako zinema-jaialditan erakutsi, ezta , Espainian, publikoki estreinatu edo eman ere.

5. Zabaltegi-Tabakalera sailera aurkeztutako filmak ezingo dira publikoki eman Espainian, harik eta Zinemaldiak ofizialki aurkeztu arte.

6. Ez da onartzen Zabaltegi - Tabakalera sailean parte hartuko duten filmak Espainian VOD plataformetan sartzea, erabilera profesionalerako bakarrik eta sarbide mugatukoak direnak salbuetsita.

7. Euskarria DCP bada, Zinemaldiko sail teknikoak DKDM sortzeko zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei. Enkriptatze-mota hori bakarrik onartuko da, eta filmarekin batera bidali beharko da, Zinemalditik kalitate-kontroletarako, proba teknikoetarako eta proiekzioetarako beharrezko giltzak sortu ahal izateko.

9. ARTIKULUA

Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.

Filmen azpitituluak gaztelaniazkoak edo ingelesezkoak izan ahalko dira.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dute kopiari azpitituluak jartzeaz.

Zinemaldiak bere kargura egingo du gaztelaniazkoaren edo ingelesezkoaren osagarri izango den azpititulazio elektronikoa, jatorrizko bertsioa ingelesezkoa ez den filmentzat. Horretarako, filmaren behin betiko jatorrizko bertsioko DVD bat beharko da, ingelesezko azpitituluekin, eta ingelesezko azpitituluen zerrenda.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartzeak honako hau dakar berekin:

  1. Araudi hau onartzea.
  2. Filmen sareko izen-emate formularioa behar bezala beteta izatea. Formularioa honako web orri honetan dago: www.sansebastianfestival.com.
    Espainian produzitu edo koproduzitu diren filmen ekoizleek edo ordezkariek zuzenean jarri beharko dute harremanetan filmen sailarekin films@sansebastianfestival.com helbidean, sareko formularioaren bitartez izena eman aurretik.
  3. Izen emandako film luze bakoitzaren tasa ordaindu izana.
    1. film laburra edo ertaina (gehienez 59') 70 € (% 21eko BEZa barne)
    2. film luzea (gutxienez 60') 100€ (%21eko BEZa barne)
    3. DCP euskarri fisikoan (2,5eko disko gogorra, CRU edo antzekoak) 150€ (%21eko BEZa barne)
    4. DCP bidalketa digitalarekin (Signiant Media Shuttle edo antzekoak) 200€ (%21eko BEZa barne), iraupena edozein dela ere. Aukera hori aukeratuz gero, Zinemaldiak Signiant Media Shuttle-ren kontua eskuratuko du aparteko kosturik gabe filmaren igoerarako.

Tasa hori eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez (Visa, American Express, Mastercard) edota paypal bidez.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2023ko abuztuaren 1a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Zinemaldiko zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Zinemaldiaren programaziotik kendu.

12. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki iragartzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez Zuzendaritza Batzordea soilik arduratuko da.

13. ARTIKULUA

Prentsa buletinak, Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko beharrezko materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendariaren biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2023ko abuztuaren 1a baino lehen.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen aleak jaialdia hasi baino 15 egun lehenago bidali beharko dizkiote filmen sailari, Zinemaldiaren egoitza nagusira:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen Saila
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
films@sansebastianfestival.com

Filmen ekoizleek edo ordezkariek erabakiko dute gehienez zenbat ale bidali Zinemaldiari.

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

15. ARTIKULUA

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Zinemaldiak hautaturiko filmen itzulketa parte-hartzaileak ordainduko du, eta ez da klausuraren aurretik egingo.

Zinemaldian zehar filma hondatuko balitz, horren erantzukizunak ez du gaindituko ale berri bat prestatzearen kostua, ale estandarrak inprimatzeko laborategien indarreko tarifen arabera.

16. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera saria Donostia Zinemaldiak hori erabakitzeko berariaz osatutako eta aukeratutako epaimahai batek erabakiko du.

Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaiak ondoko baldintza hauek beteko ditu:

  1. Gutxienez, zinemaren eta kulturaren alorreko hiru profesionalek osatutakoa izatea.
  2. Ezingo dira Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaiko kide izan Zabaltegi-Tabakalera saileko lehiaketara aurkeztutako filmen ekoizpenean edota ustiapenean interesak dituzten pertsonak.

17. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera saria ezingo da eman gabe utzi, ezta film bati baino gehiagori eman ere.

18. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera saria Zinemaldiaren amaierako galan jakinarazi eta banatuko da.

Amaierako gala horretan, gainera, Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaikoak ez diren gainerako sailetako epaimahaien sariak ere emango dira.

19. ARTIKULUA

Zabaltegi-Tabakalera sariari dagokion diru-kopurua film hori Espainian banatuko duen enpresarentzat izango da, eta film irabazlea gutxienez Espainiako bi udalerritako zinema-areto batean estreinatu dela egiaztatzen den unean emango zaio. Filma estreinatzeko urtebeteko epea izango du enpresak, Zinemaldia amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

20. ARTIKULUA

Sari bat jaso duten filmen ekoizleek edo ordezkariek konpromisoa hartzen dute filmen hasieran sariari buruzko aipamena egiteko, baita film horiei buruzko publizitate eta prentsarako material denetan ere, epaimahaiak erabakian idatzitakoa hitzez hitz errespetatzeko eta Zinemaldiaren logotipoa erabiltzeko. Logotipoa eskuragarri egongo da hainbat hizkuntzatan Zinemaldiaren webgune ofizialean: www.sansebastianfestival.com.

21. ARTIKULUA

Zinemaldiaren Industria Saila arduratuko da bereziki akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak, filmak bideotekan ikusteko aukera barne, betiere ekoizleek horretarako baimena eman ondoren.

22. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Araudi honen interpretazioak sorraraz dezakeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.

 

FAQ - Filmen izen-ematea

Orokorra

Zinemaldiaren datak

Donostia Zinemaldiaren 71. edizioa 2023ko irailaren 22tik 30era bitartean izango da.


Izena emateko datak
  • Orokorra 2023/01/16 - 2023/06/19
  • Culinary Zinema 2023/01/16 - 2023/06/19
  • Nest 2023/06/01 - 2023/07/03
  • WIP Latam 2023/06/01 - 2023/07/03
  • WIP Europa 2023/06/01 - 2023/07/03
  • Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2023/04/14 - 2023/06/15
  • Zinemaldia Startup Challenge 2023/04/17 - 2023/06/01
  • Ikusmira Berriak: 2023/07/01 - 2023/09/01

Dokumental bat inskriba dezaket?
Zinemaldiak ez du bereizketarik egiten fikzioaren eta ez-fikzioaren artean; bi aukera horietako lanak aurkez daitezke sail guztietan.

Film labur edo ertain bat inskriba dezaket?

Zabaltegi – Tabakalera sailean bakarrik inskriba daitezke.

  • Film luzeak 60’-tik aurrera
  • Film ertainak 30’ eta 59’ bitartean
  • Film laburrak 30’-ra arte

Horrez gain, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, Nest-en parte har dezakezu.


Garapen fasean dagoen proiektu bat inskribatu dezaket?
Garapen fasean dagoen proiektu bat baduzu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programan inskribatu dezakezu, araudia bete izanez gero.

Film bat edo film labur bat inskriba dezaket sail batean baino gehiagotan?
Goian azaldutako sail zehatz batzuez, film laburrez eta ertainez gain, gainerako filmak Zinemaldiko edozein sailetan inskribatzen dira, eta gero zuzendaritza-batzordeak erabakiko du zein sailetan aurkeztuko diren.

Aurretiko hautaketa

Zer formatu onartzen dituzue lehen hautaketan?
  • Link/Screener, pasahitzarekin
  • DVD
  • BluRay
  • DCP

Azpitituluekin aurkeztu behar dira?
Jatorrizko bertsioan gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez dauden filmek ez dute azpititulurik behar. Gainerakoek bai.

Work in progress bat bidal dezaket?
Bai.

Trailer bat bidal dezaket?
Ez. Ez dugu trailerrik onartzen lehen hautaketarako.

Zeintzuk dira estreinaldi motak?
  • Munduko estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi inoiz.
  • Nazioarteko estreinaldia
    Filma zinema-aretoetan estreinatu da edo zinema-jaialdi batean aurkeztu da jatorrizko herrialdean, baina ez beste inon.
  • Europako estreinaldia
    Filma Europatik kanpoko zinema-aretoetan erakutsi edo estreinatu da, baina ez da inoiz aurkeztu Europako herrialde batean.
  • Espainiako estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi Espainian.
  • Jada estreinatuta
    Filma zinema-aretoetan aurkeztu eta/edo erakutsi da, Espainian barne. Kasu horretan, Made in Spain edo Zinemira Panorama sailetan baino ezin izango da sartu.

Parte har al dezaket nire filmarekin DVDn edo BluRayn estreinatu bada?
Made in Spain eta Zinemira Panorama sailetan bakarrik (eta azken horretan euskal produkzio bat bada bakarrik).

Parte har al dezaket nire filmarekin VOD formatuan estreinatu bada?
Filmak Zinemaldiko Sailetan parte hartu ahal izango du, horietako bakoitzak estreinaldiaren alorrean dituen irizpideen arabera.

Izen-emate kuota

Zein da izena ematearen kostua?

Zinemaldiaren lehen hautaketarako izena emandako film bakoitzeko tasak hauek dira:

  • film laburra edo ertaina (gehienez 59') 70 € (% 21eko BEZa barne)
  • film luzea (gutxienez 60') 100 € (% 21eko BEZa barne)
  • DCP euskarri fisikoan (2,5eko disko gogorra, CRU edo antzekoak) 150 € (% 21eko BEZa barne)
  • DCP bidalketa digitalarekin (Aspera, Media Shuttle edo antzekoak) 200 € (% 21eko BEZa barne), iraupena edozein dela ere.

Tasa hori eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez (Visa, American Express, Mastercard) edo PayPal.

WIP Latam, WIP Europa eta NEST inskripcioak doainik dira.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programarako proiektuen inskripzioak doainik dira.


Dirua itzuliko didazue nire filma hautatzen ez baduzue?
Ez.

Nola ordain dezaket kreditu-txartelik / PayPalik ez badut?

Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.


Ikaslea naiz, deskonturen bat al dut?

Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Nest.


Komunikazioa

Nola jakinarazten da filma hautatua izan dela?

Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz.


Feedbacka jaso dezaket?
Ez. Zinemaldiak 2.500 film baino gehiago jasotzen ditu urtean eta ez ditu erabakiak hartzeko arrazoiak azaltzen.

Hautaketa

Noiz jakinaraziko da publikoki filma hautatua izan dela?
Filmen berri emateko egutegia komunikazio-sailak ezartzen du, eta izen-ematea egin duen pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik.

Zein da DCPa bidaltzeko azken eguna?

Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna 2022ko irailaren 1a da.


Formularioan hasiera batean eman nuen informazioa zuzendu nahi dut, nola egin dezaket?

Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.



© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones