"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
NEST THE MEDIAPRO STUDIO SARIA |
Bere ikuspegi pertsonalagatik eta artisautza maila handiagatik; izan ere, zinema bere jatorri alkimikoetara bueltatzen du, eta, aldi berean, mitologia nazio baten egungo erronkekin adiskidetzen du.
Epaimahaikideak
Nest The Mediapro Studio Sariaen sariaren helburua zinemagintzaren teknika eta lengoaia ikasteko gogoa duten ikasleen etorkizuneko lanak bultzatzea eta babestea da. Horrez gain, aukeratutako laburmetraien internazionalizazioa eta distribuzioa bultzatzea du helburu.
Zinemaren munduko pertsona ospetsu batek eta hautatutako eskoletako ikasleek osatutako epaimahai batek saria emango du. Sari horren bidez 10.000 euro jasoko ditu film labur irabazleak.