"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Maru Garzín Polancok (Mexiko Hiria) 30 urte eman ditu nola Mexikoko zinema nazioartean sustatzearen hala nazioarteko zinema Mexikon zabaltzearen alde lan egiten.
Kultur sustatzaile nekaezina izanik, hamarkada batetik gora eman zuen Mexikoko Zinematografia Institutuarekin lankidetzan, zehazki, Nazioarteko Sustapen eta Salmenten arloan. Institutu horretan, Cannes, Berlin, Toronto, Donostia, Locarno, Cartagena, Abu Dhabi eta Habanako jaialdietan (besteak beste) Mexikoko zinemaren parte-hartzea eta ekitaldiak diseinatu eta koordinatzeaz arduratu zen. Halaber, Mexikoko filmak nazioartean merkaturatzeko estrategiak garatu eta gauzatzeaz gain, zinema mexikarreko zikloak, erakusketak eta atzerabegirakoak programatu eta koordinatu zituen nazioarteko erakundeekin, hala nola hauekin: BAFTA, Frantziako Zinemateka, Harvard Film Archive eta UCLA Film and Television Archive.
Horretaz gain, Jorge Sánchez Sosaren, Mathías Ehrenbergen eta beste ekoizle batzuen lankide ere izan da, baita Programazioko kudeatzaile ere Televisako Film Atalean.
Gaur egun, Los Caboseko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa da, eta, hasiera batean, Jaialdi horren programazio zuzendari izan zen 2013an.