Nest-en 24. edizioaren helburua nazioarteko zinema talentu gazteak bultzatzea da, haien lanak erakutsiaz Donostia Zinemaldian.
Nest irailean izango da, Donostia Zinemaldiko 73. edizioan.
Saila honetan munduko edozer herrialdetako erdi edo goi mailako zinema eskoletako edo prestakuntza-programa ofizialetako ikasleen lanak hartu ahal izango dute parte.
Eskola bakoitzak Zinemaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan amaitutako hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez (iraila 2024 – iraila 2025). Ez da estreinaldirik eskatzen.
Ikasleek ezin izango dute euren izenean euren film laburrak aurkeztu. Film laburrak eskolak aurkeztu beharko ditu.
Lan horietako bakoitzaren iraupena ez da 30 minututik gorakoa izango. Jatorrizko hizkuntzan aurkeztuko dira, ingelesezko azpitituluekin.
Izena Internet bidez eman ahal izango da 2025ko ekainaren 2tik 2025ko uztailaren 2ra, www.sansebastianfestival.com webgunean.
Laburmetraiak Zinemaldira iritsi arazi egingo dira honela:
Nest-eko Hautaketa Batzordeak abuztuko lehen hamabostaldian emango du hautatuaren berri posta elektronikoz.
Hautaturiko lanak Donostia Zinemaldiari helarazi beharko zaizkio irailaren 1a baino lehen DCP euskarrian.
Lan guztiek ingelesezko azpitituluak izango dituzte. Ingelesezko jatorrizko bertsioan daudenak izan ezik. Hauek gaztelerazko azpitituluak izan beharko dituzte.
Zinemaldiak, bere kargura, gaztelaniazko azpititulu elektroniko osagarria egingo du ingelesezko jatorrizko bertsioa ez duten filmentzat. Horretarako, ingelesezko azpitituluak dituen filmaren behin betiko jatorrizko bertsioaren MP4 bat eta ingelesezko azpitituluen zerrenda eman beharko zaizkio (Zinemaldiaren barne erabilerarako eta dokumentu konfidentziala izango dena).
Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.
Hautatutako eskola bakoitzak ikasle kopuru jakin batentzako ostatua eta akreditazioa hartzen duen gonbidapena jasoko du.
Zuzendaria agertzea ezinbestekoa izango da, baita filmarekin zerikusirik ez duen ikasle bat ere (urtekoa edo azken bi urteetan graduatua), epaimahai lanak egiteko; ezinbestez, ingelesez dakitenak.
Hautaturiko eskolek hautaketa batzordeari proposaturiko lanak adituen esku jarriko dira Zinemaldiaren bideotekan eta Zinemaldiaren katalogo ofizialeko zati izango dira.
Hautatutako film laburrak Tabakalerako Medialab artxibora pasatuko dira. Medialab 2008tik sail honetatik igaro diren film laburren katalogazioan ari da lanean.
Hautatutako film labur guztiak sari hauetarako hautagai izango dira:
Saria emango duen epaimahaia hautatutako eskoletako ikasleek osatuko dute, zinemako profesional bat buru dutela. Bada, Nest The Mediapro Studio saria 10.000 euro gordinekoa izango da, eta hautatutako proiektuaren zuzendariarentzako izango da.
Movistar Plus+ saria film labur onenarentzako izango da, eta filma Espainian, plataformaren bidez, emateko eskubideak erostean datza.
Online formularioaren 8. puntua onartzen duten film labur guztiak sari honetarako hautagai izango dira:
Tabakaleraren Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Laborategiak emango duen sari hau hautatutako proiektuko zuzendariarentzat izango da, hiru asteko egonaldi batean datza (2026an egin beharko du).
Araudi honen interpretazioari buruzko zalantzez Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.