"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak Amienseko (Frantzia) eta Friburgoko (Suitza) nazioarteko zinemaldien laguntzarekin antolatutako programa hau, amaitzear edo posprodukzio fasean dauden film luzeez soilik osatuko da.
Zinema Mugimenduan 7 Donostian ospatuko da astelehena, 2011ko irailaren 19an, 59. Donostia Zinemaldiaren barruan.
Magrebeko eta portugesez hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako zinemagileek har dezakete parte, bai eta garapen bidean dauden herrialde arabiarrek ere, hain zuzen: Angola, Aljeria, Cabo Verde, Egipto, Ginea, Irak, Jordania, Libano, Libia, Maroko, Mozambike, Palestina, Sao Tome eta Principe, Siria eta Tunisia.
Hautatutako zuzendariek edota ekoizleek Donostia Zinemaldiaren Industry Club-ean akreditatutako sektore orotako profesionalen aurrean euren filma defendatzeko aukera izango dute.
Zinema Mugimenduan 7 ekimenerako aurreikusitako laguntzen artean honakoak daude:
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko enpresa eta erakundeek emandako laguntza eskertzen du:
Harremanetarako:
Berriak