Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Arrainen sekretua
Zinemaldiaren Egunkaria » Zuzendari Berriak
Arrainen sekretua
FILMAK-SILENT CITY
Ostirala, 2012(e)ko irailak 21

Komunikaziorik eza, edo nola bizi zure inguruan isiltasunezko pareta handi bat altxatzen dutenean. Threes Annak inkomunikazioaren erretratu psikologikoa egin nahi izan du neska europar gazte baten esperientzian oinarrituta, eta filma, horrenbestez metafora ederra da hizkuntzen eta gizakien arteko harremanaren botereaz, eta sentiberatasunaren indarraz.

Rosa Japoniara joan da hango sukaldari handi batek arraina nola prestatzen duen ikastera. Gazteak entzuteko gogoa dauka, komunikatu beharra dauka, baina hizkuntza muga ikaragarria da: ez da existitzen besteentzat. Dena da asmatu beharra, dena da kode ulertezina, baina, horra paradoxa, maisuak ez du hitzik erabiltzen transmititu nahi duena transmititzeko, eta Rosak ondo asko harrapatzen du kontatu nahi duen horixe: izpiritua eta arima jarri behar dela egiten dugun gauza orotan, hori dela bikaintasuna eta benetakotasuna lortzeko modu bakarra. Baita arrain xume bat, kabra bat esaterako, xerretan xehatzeaz ari bagara ere.

Filma Japoniako gizartearen erretratu soziologikoa ere bada, europar gaztearentzat ia ezinezkoa baita inguruko ikaskideek erakusten duten isiltasuna, errespetu neurrigabea eta erreakziorik eza ulertzea. Giro horretan, logela banatzen duen neskekin daukan harremana da sardina, kabra eta zapoz betetako mahaietako giro itogarritik ateratzeko modu bakarra. Hor, Rosak zentzumen guztiekin usaintzen du hiriburuko giroa, maisuak arraina moztean darion usaina harrapatzen ahalegintzen den indar eta pasio berberaz. Berehala ulertzen baitu ekintza xume horretan arte mota bat dagoela. Badagoela zerbait gehiago, ez dela zatikatzea besterik. Arraina zerbait bakan eta bakar balitz bezala tratatu behar dela, altxor baten moduan. Are, zerbait maitagarri eta, artean, bizirik balego bezala. Horregatik, eskolako patioan arrainak eskuez harrapatzeko eskatzen dienean eta inork lortzen ez duenean, Rosak sekretuaz galdetzen dio Kon Maisuari. Honek hitz bakarra esango dio, filmean zuzentzen dion hitz bakarra: musika. Barneko musikari entzutea dela sekretu bakarra. Eta Rosak eskuak sartuko ditu urmael txikian, eta eskuak dantzatuko arrainen bila. Orduan ohartuko da Kon Maisuak erakutsi diola, hitzik gabe ia, zein den sekretua.

A.B.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea