"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainiako proiekturik onena
Algoritmia, streamingaren analisia, adimen artifiziala
Deskribapena: Pixentinel live streamingerako adimen operatiboko plataforma da, monitorizatzen, erro-kausa diagnostikatzen, jarduten eta ikasten duena, diru-sarrerak eta ikuste-esperientzia babesten dituen jabetza-algoritmo baten medioz. Teknologia baliozkotua izan da funtsezko inguruneetan.
Garapen-maila: Soluzioaren lehen bertsio bat saltzen ari da.
Europako proiekturik onena
Errealitate areagotua/birtuala
Deskribapena: Kokapenen bilatzaile digitala, ekipo osoak partekatu dezakeena denbora aurrezteko, filmazioak hobeki planifikatzea eta istorio hobeak kontatzea izanik jomuga.
Garapen-maila: Ingurune garrantzitsu batean balioztatutako soluzioaren prototipo funtzional bat dago.
Ekintzailetzari aipamena

3.000 euro gordin, Espainia edo Europa mailako lehiaketetarako hautatutako proiektuetako batentzat.
ARAUDIA - ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE
ZINEMALDIA & TECHNOLOGY