Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Berriak > "Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia" saileko sarreren salmenta
"Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia" saileko sarreren salmenta
Zikloa Basque Culinary Centerrek eta Zinemaldiak antolatu dute elkarrekin, Berlingo zinema-jaialdiko Culinary Cinema sailarekin lankidetzan
Ostirala, 2014(e)ko abuztuak 29

62. Donostia Zinemaldiak hainbat jatetxe eta sukaldari ospetsurekin lankidetzan jarraituko du aurten ere, Culinary Zinema sailaren laugarren edizioa den honetan. Jatetxe edota sukaldari horietako bakoitzak egun horretan proiektatuko duten filmarekin loturiko menua osatuko du.

Filma eta afaria batera biltzen dituzten sarrerak irailaren 1ean jarriko dira salgai, honako salmenta-kanal hauen bitartez:
www.sansebastianfestival.com
www.kutxabank.es

Saio bakoitzerako sarrera + afaria paketeak 57,20 € balio du.

Bestetik, zinema-emanaldietarako bakarrik diren sarrerak Zinemaldiko gainerako sarrerak bezalaxe salduko dira. Irailaren 14an, igandean, ipiniko dira salgai, ohiko kanalen bitartez.

Culinary Zinema sailaren egitaraua Donostia Zinemaldiaren bulegoetan, turismo-bulegoetan eta Basque Culinary Centerren egoitzan egongo da eskuragarri irailaren 13tik aurrera.

 

PROGRAMA


Irailak 20:
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldariak: Philippe Arrambide, Xavier Isabal, Gorka Txapartegi
The Hundred-Foot Journey
Lasse Hallström
Ekoizpeneko herrialdea(k): AEB
Inaugurazioa

Zaporez betetako komedia hau Lasse Hallström zinemagile ospetsuak zuzendua da, eta Helen Mirren Oscar sariduna du protagonista. Hassan Kadam sukaldaritzako profesional sineskorra da, eta gustu ezin hobea du. Frantzia hegoaldeko Saint-Antonin-Noble-Val herri txikian jatetxe indiar bat irekiko du, Madame Malloryk zuzendutako eta Michelin izar bat duen jatetxe frantziarretik hamar metro eskasera. Eta halaxe hasiko da bien arteko gerra.



Irailak 21:
Jatetxea: ni neu
Sukaldariak: Mikel Gallo, Kenji Takahashi
Little Forest - Natsu & Aki / Little Forest - Summer/Autumn
Junichi Mori
Ekoizpeneko herrialdea(k): Japonia

Bizitzeko jaten du. Jateko egiten du sukaldean. Ichiko lurretik elikatzen da, eta bertatik hartzen du energia. Bizitza-estilo horretan, gauza guztiak elkarrekin lotuta daude. Film honek Japoniako lau urtaroak deskribatzen ditu. Errezeta soilak, baina irudimenez eginak, aho-gozagarri bikainak.



Irailak 22:
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldaria: Jakob Mielcke
Txipirones en su tinta / Squid in Its Ink (Txipiroiak bere tintan) (Film laburra)
Xabier Gutiérrez
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia

Xabier Gutiérrez sukaldariaren, Juan Vich margolariaren, Gonzalo Busto musikariaren eta Pello Gutiérrez errealizadorearen arteko zentzumen-elkarrizketa. Laurek interpretatu dute platera, bakoitzak bere ikuspegitik. Lauretako inork ez zuen besteen lanaren dimentsioa ezagutzen. Plater biribil baten inguruko lau begirada.


Foodies
Thomas Jackson, Charlotte Landelius, Henrik Stockare
Ekoizpeneko herrialdea(k): Suedia - Herbehereak

Goi mailako sukaldaritzarekiko interesa izugarri hazi da. Gastronomiaren arloan eragin handiena duten pertsonen munduan sartuko gara:  foodienean. Sukaldaritzako blogetako kritikarien subkultura osatzen dute, eta munduko jatetxerik onenetan jatea dute helburu. Azterketa zehatz honen bidez, munduko jatetxerik esklusiboenetan sartuko gara eta janariarekin maniatikoak diren pertsona berezi eta atseginen talde bat ezagutuko dugu.



Irailak 23:
Jatetxea: Restaurante Tenis Ondarreta
Sukaldariak: Aitor Arregui, Kevin Patricio
Hozour / Presence (Film laburra)
Hossein Rasti
Ekoizpeneko herrialdea(k): Iran

Urtero, Irango herri txiki batean, hirugarren imam xiitaren alde egiten duten zazpi eguneko doluan, abgusht izeneko jaki berezia ematen dute 5.000 lagunentzat baino gehiagorentzat. Jendeak abesti erlijiosoak xuxurlatzen ditu, janaria eta ogia prestatzen duten bitartean.


Soul of a Banquet
Wayne Wang
Ekoizpeneko herrialdea(k): AEB

Wayne Wang zuzendariak Amerikara benetako janari txinatarra eraman zuen Cecilia Chiang-en mundua azalduko digu. Film hau gastronomiaren erakusgarri atsegina ez ezik, Chiangen erretratu hunkigarria ere bada.



Irailak 24:
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldariak: Francis Paniego, Nacho Manzano
Brooklyn Farmer (Film laburra)
Michael Tyburski
Ekoizpeneko herrialdea(k): AEB

Beren buruari «Brooklyn Grange» deitzen dioten New Yorkeko nekazari batzuek teilatu baten gainean inoiz sortutako baratzerik handiena eraiki dute.


Recipe
Eric Khoo
Ekoizpeneko herrialdea(k): Singapur

Eric Khoo zuzendari ospetsuaren (Be With Me eta Tatsumi) film berriak emakume baten eta haren ama adinekoaren arteko harremana azaltzen du, sukaldaritzarekiko sentitzen duten maitasunaren bitartez.



Irailak 25:
Jatetxea: Mirador de Ulía
Sukaldaria: Rubén Trincado
Steak (r)évolution / Steak (R)evolution
Franck Ribière
Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia

Munduko xerra onenen bila errepidez egindako bidaia gastronomikoa. Mundu zabaleko (Frantzia, Italia, Espainia, Suedia, Belgika, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Argentina eta Brasil) hazleek, nekazariek, harakinek, sukaldariek, historialariek eta enpresariek beren sekretuak azalduko dituzte.



Irailak 26:
Jatetxea: Basque Culinary Center
Sukaldaria: Gastón Acurio, Mitsuharu Tsumura, Hector Solis
Nerua, un viaje a la esencia / Nerua, a Journey to the Essence (Film laburra)
Iván Miñambres
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia

Dokumental honek Bilboko Guggenheim museoko Nerua jatetxeko chefaren proiektuaren xehetasunak eta erroak biltzen ditu. Gastronomiaz harago doan proposamena.


Buscando a Gastón / Finding Gaston
Patricia Perez
Ekoizpeneko herrialdea(k): Peru - AEB
Klausurako filma

Peruko gastronomian barrena egindako bidaia, Gaston Acurio chefak gidatuta. Acuriok sukaldaritza erabili nahi du bere herrialdean aldaketa eragiteko. Sukaldaritzaren boterearen egunerokoa bizi duen herrialde baten istorioak, ametsak eta gazi-gozoak.

Sukaldariak
Gastón Acurio
Sukaldari hutsa baino askoz gehiago da Gastón Acurio, gidari bat da, eta Peruko gastronomia munduko handienen artean kokatzea lortu du. Perutar guztiak elkartzen dituen lotura bilakatu da sukaldaritza, eta Acurio bera da horren erantzulea; bere esanetan, «mundua perutartzea» du lanaren helburu. Munduan itzal gehien egiten duten hogei sukaldarien artean ipini dute Gastón Acurio gastronomiaren alorreko kritikari eta profesional onenek. Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Aholku batzordeko kide ere bada. Acuriok Liman duen jatetxea, Astrid y Gastón Casa Moreyra (astridygaston.com), munduko 18. sailkatu du San Pellegrino Gidaren 2014ko edizioak munduko 50 jatetxe onenen artetik, eta Latinoamerikako lehentzat jo zuen 2013ko edizioak.
Philippe Arrambide

Donibane Garaziko etxe historikoa den Pyrénées jatetxearekin Michelin gidako izar bat lortu du. Beti urtaroko produktu ezin hobeekin lan egiten du, harridura sortzeko helburuarekin. Horretarako, egitura finak, uztarketa perfektuak eta prestakuntzarako teknika garaikideak erabiltzen ditu platerak egiteko. Aitak, Firmin Arrambidek, finkatutako bideari jarraitzen dio chefak. Hark cuisine de terroir-eko erreferente bihurtu zuen Pyrénées jatetxea, hain zuzen. Philippek modernotasuna eta sormena eman dizkio, baina zapore garbien garrantzia eta berezko produktuen defentsa alde batera utzi gabe. Gainera, bertako ekoizleen artean bilatzen ditu produktuak.

AITOR ARREGUI

Aitor Arregui etxe historiko baten burua da, Getariako Elkano jatetxekoa (Gipuzkoa). 1964an, bere aitak, Pedro Arregik, Elkano jatetxea produktuetan oinarritutako lehen mailako erreferentziazko jatetxe bihurtuko zuen ibilbide bati ekin zion. Produktua eta prestatzen dituzten osagaien urtarokotasuna erabat errespetatzea da oraindik ere beraien filosofia. Elkano abangoardiako sukaldaritzako chef handiek miretsitako paregabeko helmuga bihurtu duten teknikak erabiliz, beren ingurune naturalean, parrillan, berritzen jarraitzen dute.

Mikel Gallo
Mikelek hurbiltasun bokazioa duen sukaldea zuzentzen du. Eta bete-betean lortu du: keinu tradizionaletan oinarrituta, teknika garaikideak eta oso pertsonalak erabiltzen ditu sukaldean. Emaitza bikaina eta ulergarria da, eta bat dator ni neu jatetxearen inguru bereziarekin. Hurbileko bikaintasuna.
Xavier Isabal
Xavier Isabalek 1960an zabaldutako jatetxe batean egiten du lan, Michelin izar bat daukan Ithurria-n.Stéphane anaiarekin batera, Ainhoan (Frantzia) kokatutako establezimendu hori zuzentzen du.XVII. mendeko etxetzar historiko batean, familia-saga luze bati jarraituz, Xavierrek inguruko produktuetan errotutako sukaldaritza eskaintzen du, gourmand eta du terroir jakiez osatua, teknikoki bikaina eta mugaren bi aldeetako eraginak dauzkana.Sukaldari handi eta ezagun asko izan dira hango sukaldeetan, besteak beste Hilario Arbelaitz,isabaltarrekin ikaskuntza partekatzen.
Nacho Manzano
Nacho Manzano chef asturiarrak bi Michelin izar ditu Arriondas udalerriko Casa Marcial jatetxean, eta beste bat Gijóneko La Salgar jatxetxean. Espainiako belaunaldi berriko sukaldarien artean ale apartekoa da, sekulako jarduera eta aurrera egiteko grina dituena; horren erakusle dira sortu dituen negozioak, cateringa eta jatetxe-formula berriak kasu. Bere esperientzia eta jakituria Londres aldera eraman ditu Iberica London eta Iberica Canary Wharf jatetxeekin, eta biak ere Londresko jatetxe berrien rankingean lehen hamarren artean daude. Nacho Manzanok proposamen delikatuak egiten ditu, ohiko bideetatik aldentzen direnak, betiere bere kultur erroei eta produktuari erreparatuz. Jatunak bikaintasuna lortzen duten sorkuntza-formulak topatuko ditu chef honen eskaintzan.
Jakob Mielcke
Aarhus-en (Danimarka) 1977an jaioa, mundu osoan barrena ibilia da Jakob Mielcke chef autodidakta. Maisu handiekin egin du lan, hala nola Pierre Gagnairerekin, bai Londresko jatetxean, bai Parisko jatetxe ospetsuan, hiru izar dituenean. 2002an Danimarkara itzuli zen Jan Hurtigkarl & Co.-ko sulkaldariburu gisa. 2008an, Jan Hurtigkarlekin batera, Mielcke & Hurtigkarl inauguratu zuen Danimarkako Baratzezainen Errege Elkartean, eta han ustiatzen du gaur egun bere sormeneko ikuspegia. Munduko ehun chef sortzaileenen Phaidon zerrendara bildu dute oraintsu Jakob. Mielcke & Hurtigkarl jatetxeko bazkide eta zuzendari exekutiboa da.
Francis Paniego
Francis Paniego El Portal de Echaurren (bi Michelin izar) eta Marqués de Riscal (Michelin izar bat) jatetxeetako chefa da, bai eta gaur egungo Espainiako sukaldaritzako erreferenteetako bat ere. Francisek abangoardiako oso sukaldaritza pertsonalerako bilakaera egin du, Ezkaraiko (Errioxa) El Portal de Echaurren jatetxe ospetsuan lehen eskaintzen zuen ezer baztertu gabe. 2011ko Gastronomia Sari Nazionalaren, Repsol Gidaren hiru eguzkiren (El Portal de Echaurren jatetxerako) eta 2012ko Chef Millesime sariaren irabazle nekaezinak beste proiektu bat ere abiarazi zuen 2011n, Luisa emaztearekin batera: Logroñoko Tondeluna jatetxea. Hainbat kronikarik «etorkizuneko taberna» dela esan dute, eta 2012an Arkitekturako FAD saria jaso zuen.
Kevin Patricio
Euskal Herrian bizi den estatubatuarra dugu Kevin Patricio. Baltimoreko gazte hau, newyorktartua eta ondoren donostiartua, Donostiako La Madame jatetxeko sukalde-kontuen gainbegiralea da. Halaber, Basqueland Brewery Project eskualdeko mikrogaragardotegi berriaren sortzaileetako bat da. Sukalde-kulturari dagokionez errenazentista, Donostiako saltokiko sukaldari buru, sommelier, barman eta arduradun dabil; horrez gain, garagardotegiko «Big Guy» izendatu zuen ebre burua, eta han zuzendari exekutibo, lor-mando eta mandatariaren egiten du. Hainbat aldizkaritan idatzia da Kevin, hala nola Food & Wine, Departures, Men's Journal, Eater eta, berriki, Lucky Peach. Halaber, 2013an Charlestonen eta 2014an Yucatanen egin den Cook It Raw chef-en nazioarteko topaketaren antolatzaile bakan eta harroetako bat da.

hÉCTOR SOLÍS
Héctor Solís Chiclayon jaio zen, Peruko iparraldean. Zapore eta usain ugariko lurralde horretan, Héctor poztasunez, familiaz eta errezeta tradizionalez inguratuta hazi zen. 1990. urtean, Alberto Solís aitak Fiesta Chiclayo jatetxea ireki zuen. Herrialdearen iparraldean ireki zuten sukaldaritza perutarreko lehen gourmet jatetxea izan zen. Handik urte batzuetara, Héctor Limara joan zen San Martín de Porres Unibertsitatean Ekonomia ikastera. Ikasketak amaitu ondoren, Hotelen Administrazioa ikasi zuen Peruko Le CordonBleu eskolan. Fiesta – Lima 1996an inauguratu zuten,eta hiriburuko sukaldaritza perutarreko lehen gourmet jatetxea izan zen. Fiestak «sukaldaritza perutarraren» kontzeptua aldatu zuen, beste maila batera eraman zuelako. Egunero aldatzen du egoitza guztietan, etengabeko garapenagatik, produktuen kalitate bikainagatik eta zerbitzu zoragarriagatik. 2002an, Fiesta – Tacna ireki zuten. Handik bost urtera, Trujilloko Fiesta inauguratu zuten. Iaz, beste Fiestak beste lokal bat ireki zuen, Chinchako San José etxalde eder eta historikoan. Katearen bosgarren jatetxea da. Urte horretan, Héctorrek garai bateko kontzeptu bat berreskuratu nahi izan zuen: La Picantería (pa que piques y te rías). La Pincanteríak jangela atsegin bat du, mahai luzez osatuta. Bezeroek duela urte asko galdu zen esperientzia berriz bizitzeko aukera dute. Herrialdeko hainbat tokitako plater tradizionalak ematen dituzte leku zoragarri batean. Bezeroek itzuli nahi izaten dute errazio handiengatik eta batetik bestera ibiltzen diren usain erakargarriengatik. Héctor Solísek hainbat liburu idatzi ditu, Lambayaque: La cocina de un gran señor bakarrik, eta Perú mucho gusto, Diccionario Larrousse de la gastronomía peruana eta Cocina de alto vuelo de Lan beste egile batzuekin. Mundu osoko gastronomiako ekitaldietan, erakusketetan, azoketan eta mintegietan ere hartu du parte.
Kenji Takahashi
Japoniako Hyogo prefekturako Kobeen hirian 1971ean jaioa, hamar urtez jardun zuen Kenji Takahashik Japoniako oso merkataritza-kate ospetsu baten arduradun gisa. Lanean aritzearekin batera, sorterriko jatetxe batera joan ohi zen sukaldeko teknika ikasteko. Tokiora jo zuen hango zenbait jatetxetan sukaldari ikastun aritzeko lanean, eta aldi batez Japoniako arrain-bentarik handienetako batean ere aritu zen.  33 urte betetzean Donostiara egin zuen euskal sukaldaritza ikasi nahian. Abarka, Ganbara, eta La Espiga jatetxeetan sukaldari eta sukaldeburu ibilia da. Handik urte batzuetara Donostiako Parte Zaharreko Atari tabernan sushia saltzeko txoko bat antolatu zuen; berak ekarria da sushiaren booma Donostiara. Bere kasa ekin zion gero San Martingo azokan Kenko Sushi postua zabalduz. Japoniako jakiak prestatzen ditu merkatuko lehengairik onenak baliatuta. 2013ko udan bigarren saltokia zabaldu zuen Kenjik: Kenji Sushi Bar, Donostiako Kale Nagusian. Japoniako ohiko jaki beroak eta sushia eskaintzen du bertan, beti kalitate oneneko lehengaiak erabilita.

Mitsuharu Tsumura
Sukaldaritzako Arteak eta Elikagaien eta Edarien Administrazioa ikasi zituen Rhode Islandeko Johnson & Wales Unibertsitatean, Estatu Batuetan. Graduatu ondoren, Osakara (Japonia) joan zen Japoniako sukaldaritzan espezializatzeko. Bi jatetxetan egin zuen lan: Seto Sushi eta Imo to Daikon jatetxeetan. Lehena sushian aditua da eta bigarrena, eta Izakaya sukaldaritzan (Japoniako pintxoak). Perura itzuli ondoren, Sheraton hotelean aritu zen lanean bost urtez, sous chef eta elikagaien eta edarien gerente moduan. 2009an, Japoniako eta Peruko sukaldaritzekiko sentitzen zuen grinak bultzatuta, Maido sortu zuen. Jatetxe horretan, sukaldaritza perutarra eta japoniarra uztartzen ditu harmoniaz, eta bere talentua erakusten du sukaldaritzako joera berrien bitartez. Hiru urtez jarraian izendatu zuten Maido sukaldaritza japoniarreko Peruko jatetxe onena (2012 eta 2014 artean), eta, 2013an, Súmmum gidako hamar jatetxe onenen zerrendan sartu zuten, 7. postuan. Gainera, 2014an, Latinoamerikako 50 jatetxe onenen zerrendan sartu zuten, 7. postuan. 2010ean, Tsumura Misturako Azokaren Merkatu Handiaz arduratu zen eta, egindako lan onari esker, 2011ko azoka antolatu zuen. 2013an, Misturako Kudeaketa Batzordeko presidente izan zen. Josefina Barronekin batera idatzitako Nikkei es Perú liburua argitaratu zuen. Mitsuharu Tsumuraren lana nikkei sukaldaritzaren teknikak, produktuak eta platerak ikertzen oinarritzen da, eta Peruko bioaniztasun bikaina inspirazio iturri gisa hartzen du. 2012an, Tsumura Máster Chef Perú telebista programako epaimahaikide izan zen, eta 2013an Perú Cocina Nikkei, Chifa y Criolla aurkeztu zuen elgourmet.com kable bidezko katean eta Maestros de la Gastronomía Fusión gastronomia-katean. Munduko sukaldaritza-biltzar garrantzitsuenen artean dagoen San Sebastián Gastronomikak 2011ko edizioan parte hartzera gonbidatu zuen. Han, nikkei sukaldaritzaz eta horren joerez aritu zen. Halaber, 2013an, Kolonbiako Manizales hiriko Irudiaren Nazioarteko Jaialdian hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten. Gainera, 2011n Madrid Fusión biltzarreko bazkaria prestatu zuen Peruko taldekide izan zen, eta 2013an Stockholmeko White Guide Global Gastronomy Award-en janaria prestatzera gonbidatu zuten. 2014an, World’s 50 Best Restaurants sarien galarako Londresen bildu ziren gastronomiako kazetari ospetsuen talde bati eskaini zitzaien 6 eskura prestatutako Nikkei dastatze menua prestatzen aritu zen.
Rubén Trincado
Rubén Trincado Mirador de Ulía jatetxeko sukaldariakproposatzen duen sukaldaritza berritzailea da eta ez du konplexurik. Nolanahi ere, sukaldaritza tradizionalean errotuta dago. Hortik datorkio, bada, zapore eta usainekiko grina. Gainera, teknikarik aurreratuenak aplikatzen ditu mahaikideak plateraren osaketarekin harritzeko, baina, batik bat, zehaztasunarekin.
 

Babeslea:
Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea