Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Zinemaldiaren Egunkaria > Petzold: «Denboran atzera itzuli naiz ate berriak irekitzeko»
Zinemaldiaren Egunkaria » SECCIÓN OFICIAL
Petzold: «Denboran atzera itzuli naiz ate berriak irekitzeko»
PHOENIX. ALEMANIA. Christian Petzold (zuzendaria)
Asteartea, 2014(e)ko irailak 23

Christian Petzoldek Sail Ofizialean aurkeztu duen Phoenix lan berriak, maitasuna, zapalketa, lotsa eta traizioa ditu hizpide. Dena istorio berean. Berlingo jaialdian Barbara filmarekin Urrezko Hartza irabazitako zinemagilea Alemaniaren iragan tragikoenera itzuli da oroitezaren aurka borrokatzeko.

“Denboran atzera itzuli naiz ate berriak irekitzeko”, ziurtatu du errealizadoreak, zeinaren helburua Alemania nazitik bizirik irtendakoei hitza ematea izan baiten. Barbara filmean bezalaxe, Petzolden aktore kuttun Nina Hossek protagonizatua, pelikulak traizioa egin ostean, kontzentrazio-eremu batera eraman zuten abeslari baten drama kontatzen du. Aurpegia erabat desitxuratuta duela itzuliko da, eta zirujau ospetsu bati eskatuko dio aurpegia atzera itxuratzeko, galdutako iragan bizitza berreskuratzeko ahaleginean.

“Posible al da sarraski hura barkatzea?” Hauek, besteak beste, Petzoldek idatzitako gidoiak mahaigaineratzen dituen galderetako batzuk. Zuzendariak nahiago izan du galdera horiei erantzun zuzenik ez ematea eta hauek filma ikusi dutenen irizpidera uztea, zera aldarrikatuz, alabaina: “Alemaniak gerraostean egin zuen gauzarik mingarrienetakoa kontzentrazio-eremuetatik bizirik atera zirenei barkamenik ez eskatzea izan zen. Nola eska dakieke basakeria haiek barkatzea orduan inork ez bazien barkamenik eskatu?”, bere artean galdetu dio Petzoldek.

Zinegileak adierazi duenez, oso gazte zela ekin zion bere herrialdeko iraganaren gainean ikertzeari, batez ere Resnaisen Gaua eta lanbroa dokumentala ikusi zuenean: “Erabat hunkitu ninduen eta gauza bera gertatzen zait orain ikusten dudan aldiro. Alemaniarrek ez dugu kontzentrazio-eremuetan gertatutakoa kontatu. Ez dago holokaustoari buruzko zinema alemanik. Artxiboetan ez daude berrogei eta berrogeita hamar hamarkadetan kalean errodatutako irudiak. Sen horretan, zulo, hutsune itzel hori pixkanakapixkanaka betetzen joan behar dugu. Hala, Phoenix filma, aleman askok pairatutako ondorio pertsonalen gaineko metafora handia dela esan daiteke”.

“Protagonistaren ‘niaren’ berreraikuntza lortzea zaila da, Alemaniaren berreraikuntzarena bezainbat. Biak ahala biak zerotik abiatu behar izan dute. Horixe da, izan ere, nire filman islatu nahi izan dudana”, azaldu du.

Eta zinez lortu duela zinemagile alemanak. Batik-bat, filmaren amaierako sekuentzia zoragarriarekin, zeinean, ‘Speak low’ abestia crescendo hunkigarrian kantatuz, iraganeko azken aztarnak atzean utzi eta bizitzaldi berri bati ekiten dion. S.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea