Zinema Eraikitzen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Okzitaniako Tolosako Rencontres zinema-jaialdiaren urteroko hitzordu bikoitza, ekimenaren helburua da postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeak bukatzen eta nazioartean banatzen laguntzea. Film luzeek 60 minututik gorako iraupena izan behar dute eta zati batean edo osorik Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitakoak izan behar dute.
Sortu zenetik, ekimen profesional honek Latinoamerikako 150 produkzio baino gehiago amaitzen eta merkaturatzen lagundu du, eta sortzaile ugariren nazioarteko ospea bultzatu du (Jayro Bustamante, Amat Escalante, Alejandro Fernández Almendras, Ciro Guerra, Sebastián Lelio, Juan Sebastián Mesa, Mariana Rondón, Pepa San Martín, Emiliano Torres eta Lorenzo Vigas, besteak beste).
Zinema Eraikitzen sailaren azken edizioetan aurkeztutako zenbait film (La Familia, de Gustavo Rondón; Ferrugem / Rust de Aly Muritiba; Marilyn de Martín Rodríguez; Não devore meu coraçao / Don't Swallow My Heart, Alligator Girl! de Felipe Bragança; La novia del desierto de Cecilia Atán y Valeria Pivato; Los perros de Marcela Said; Los silencios de Beatriz Seigner; Rey de Niles Atallah; edo Temporada de caza de Natalia Garagiola, besteak beste), nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan hautatu dituzte eta sari garrantzitsuak jaso ere bai, hala nola Cannesen, Berlinen, Donostian, Rotterdamen, Venezian eta Sundancen.
Zinema Eraikitzen 34 irailaren 24an 25ean eta 26an izango da, Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroa eta Glocal in Progress-en bigarren edizioa egingo diren egun beretan.
Industriaren Zinema Eraikitzen saria. Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria; film baten postprodukzio zerbitzuetan datza, sariaren Oinarretan azaltzen den bezala.
Film Factory saria, Zinema Eraikitzen saileko 34. edizioan hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari 30.000 euro emango zaizkio gutxienez. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerapena 20.000 eurokoa izango da. Hitzarmeneko gainerako terminoak aldeek negoziatuko dituzte aurrerago.
Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
HARREMANAK:
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas (CACI), Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Activités Sociales de l'énergie (CCAS), Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), Cinéfondation, CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d'Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, Le-Lokal Production, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes), Région Occitanie Pyrénées-Méditerranée, Signis eta TitraFilm.
Ondorengoen babesarekin