tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Berriak > Bradley Cooper "A Star is Born", zuzendu duen bere lehenengo filma, aurkeztera etorriko da Donostia Zinemaldira
Bradley Cooper "A Star is Born", zuzendu duen bere lehenengo filma, aurkeztera etorriko da Donostia Zinemaldira
Larunbata, 2018(e)ko irailaren 15

Bradley Cooper aktore eta zuzendari estatubatuarra Donostiara etorriko da A Star is Born, zuzendu duen lehenengo filma, aurkeztera Donostia Zinemaldiko 66. edizioan.

A Star is Born, amodio istorio ospetsuaren bertsio berri honetan, Bradley Cooperrek (Philadelphia, Estatu Batuak, 1975) zuzendu duen lehen filma aurkeztuko du. Lau aldiz Oscar sarietaratako izendatua izan den Cooperrek berak eskarmentu handia duen musikari bat antzeztuko du. Ally, estualdian dagoen artista bat, Lady Gagak jokatua, ezagutuko du, eta harekin maiteminduko da. Askotan saritua eta Oscar sarietaratako hautagaia izan den Lady Gagak antzeztuko du, bere lehengo protagonista papera zinema-estudio nagusi batean. Antzezle-taldean Andrew Dice Clay, Dave Chapelle eta Sam Elliott daude.

Allyk oraindik orain alboratu ditu abeslari arrakastatsu bihurtzeko ametsak Jack ezagutzen duen arte, honek bere berezko talentua sumatzen baitu bat-batean. Barne-barneko istorio honek bizirauteko borrokatzen ari den harremanaren erronken eta edertasunean zehar egindako bidaiara eramaten du ikuslea.

A Star is Born Bill Gerberrek, Jon Petersek, Bradley Cooperrek, Todd Phillipsek eta Lynette Howell Taylorrek ekoiztu dute. Ravi Mehta, Basil Iwanyk, Niija Kuykendall, Sue Kroll, Michael Rapino eta Heather Parry ekoizle eragileak izan dira. Oscar saria lortu zuen Eric Rothek, Bradley Cooperrek eta Will Fettersek gidoia idatzi dute.

Kameren atzean aritu den lantaldean Oscar sarietarako hautagaia izan den Matthew Libatique argazki-zuzendaria (Donostia Zinemaldiaren epaimahaikide ofiziala izan zen 2016n), Karen Murphy ekoizpen-disenatzailea, hiru aldiz Oscar sarietarako hautagaia izan den Jay Cassidy muntatzailea eta Eric Benach jantzi-disenatzailea daude.

Warner Bros. Pictures-ek aurkezten du, Live Nation Productions eta Metro Goldwyn Mayer Pictures-ekin elkarlanean, Jon Peters/Bill Gerber/Joint Effort-en produkzioa, A Star is Born. Warner Bros Pictures-ek mundu osoan zabalduko du filma. www.astarisbornmovie.com

Venezian egon ondoren, lehiaketaz kanpo parte hartuko du Donostian, Perlak sailean.

 

A Star Is Born
Bradley Cooper  (AEB)
Antzezleak: Bradley Cooper, Lady Gaga, Sam Elliott, Andrew Dice Clay, Dave Chappelle
Lehiaketatik kanpo

Maitasun-istorio ikonikoaren bertsio berri honetan, Bradley Cooperek bere zuzendari-debuta egin eta Jackson Maine hezurmamituko du. Jacksonek Ally –Lady Gagak interpretatutako pertsonaia– aurkituko du, arazo larrietan dagoen artista bat, eta hartaz maiteminduko da. Allyk abeslari arrakastatsu bihurtzeko ametsa baztertu egin du, baina Jack ezagutzen duenean, hark berehala ikusiko du Allyren talentua. Intimitatez beteriko istorio honek bidaia batean eramango gaitu edertasunean barrera eta bizirauteko borrokan dagoen harreman baten erronketan zehar.

Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea