tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sailak eta filmak
La enfermedad del domingo / Sunday's Illness
Made in Spain

Anabelek filantropiari eskaini dio bizitza, senarraren karrera diplomatikoaren babespean. Bere burua interesik gabe besteei eskaintzeak izen ona ekarri dio eta bere lagunartean erreferente bihurtu da erakunde humanitarioentzako dohaintzak lortzeko. Hain justu, ongintzako afari horietako batean bere iraganari aurre egin beharko dio, catering-zerbitzarietako bat bere alaba Chiara dela jabetuko baita. Zortzi urte zituenean abandonatu zuen, eta hogeita hamabost urtetan ez du berriz ikusi. Baina ez da halabeharra izan; Chiara horren bila joan da. Hamar egunetan hogeita hamabost urte berreskuratzeko bide nekezari ekingo diote amak eta alabak, bakarrik, iraganerantz. Edo hori uste du Anabelek. Izan ere, Chiarak ezkutuko asmo bat du bidaia horretarako. Eta zein den jakitean, bere bizitzako erabaki zailenari egin beharko dio aurre Anabelek, eta ez da inoiz gehiago berdina izango.

BIOGRAFIA

Ramón Salazarek interpretazioa ikasi zuen Malagako arte dramatikoko eskolan, eta gidoigintza, Madrilgo zinema-eskolan. 1999an, Hongos film laburra egin zuen bere diruarekin, eta Goyarako izendapena eta mundu osoko hainbat jaialditako 47 sari lortu zituen. 2002an, zuzendariaren lehen film luzea, Piedras, Berlingo zinema-jaialdian lehiatu zen. 20 centimetros (2005) filma Locarnon aurkeztu zen, eta Malagako kritikaren saria irabazi zuen. Ondoren, 2013an, 10.000 noches en ninguna parte grabatu zuen. La enfermedad del domingo filmak Berlingo Panorama sailean parte hartu zuen.

FITXA
Zuzendaria
Ramón Salazar
Gidoia
Ramón Salazar
Ekoizpena
Zeta Cinema
Francisco Ramos
Banaketa
Caramel Films
Argazkia
Ricardo de Gracia
Muntaketa
Teresa Font
Musika
Nico Casal
Antzezleak
Susi Sánchez, Bárbara Lennie, Greta Fernández, Miguel Ángel Solá, Richard Bohringer
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
113 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea