"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pablo Iraola Latinoamerikako merkatu mediatikoa garatuz ekin zion laneko ibilbideari, Patagonik Film Group (2001) enpresan, eta 25 film baino gehiago atera zituen argitara: besteak beste, Last Train (Uruguairen ordezkari 2002ko Oscar sarietan). 2008an Portugalera joan eta Ukbar Filmes sortu zuen bere portugaldar bazkidearekin. Ordutik 30 film luze ekoitzi dituzte, gehienak koprodukzioan, eta banaketa zabala izan dute nazioartean. Haiek ekoitzi dituzte, besteak beste, Ilusiones Opticas (2009), Cristian Jiménezena, Grand Prix sariaren irabazlea Bratislavako nazioarteko zinema-jaialdian; America (2010), João Nuno Pintorena, Rioko nazioarteko zinema-jaialdian estreinatua; Bonsai, Cristian Jiménezena, Txile, Argentina eta Alemaniarekin koprodukzioan; Bridges of Sarajevo (2014), 13 europar zuzendarik –besteak beste Jean-Luc Godard eta Angela Schanel– egindako talde-filma, Canneseko zinema-jaialdian estreinatua; The Train of Salt and Sugar (2016), Licinio Azevedorena, Locarnoko Piazza Granden estreinatua; Joaquim (2017), Marcelo Gomesena, eta The Surge (2017), Daniela Thomasena, Berlinalen estreinatuak biak ala biak; eta The Man Who Killed Don Quixote (2018), Terry Gilliamena, Canneseko zinema-jaialdiari hasiera eman zion filma. Ukbar Filmes ekoiztetxeak sei proiektu ditu postprodukzioan: Portugaleko bi film luze, Golpe de Sol eta Quero-te Tanto, Vicente Alves do Ó zuzendariarenak; Paula Gonzalézen Portugal Secreto eta Vicente Alves do Ó-ren Solteira e Boa Rapariga telesailak; eta nazioarteko bi film luze, Paco Bañosen 522, Espainiarekin koprodukzioan, eta Angelo Defantiren Clube dos Anjos, Brasilekin koprodukzioan. Gainera, Daniel & Daniela filmatzen ari dira, Sofia Pinto Coelhoren dokumental bat, baita Benito Zambranoren Intemperie ere, Espainiarekin koprodukzioan egindako film luze bat.