tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Filmen izen-ematea > Araudia > Perlak saila. Araudia
Perlak saila. Araudia
67. Edizioa - 2019
 

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

Webgune Ofizialak, www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA, SA elkartea Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.org) onartuta dago, «espezializatu gabeko lehiazko zinema-jaialdien» kategorian.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian egingo da, 2019ko irailaren 20tik 28ra bitartean.

3. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan aurkeztuko dituzten film guztiak hautaketa batzordeak aukeratuko ditu. Batzorde horretako buru zuzendaritza izango da, eta zinemaren munduan eta zinema-jaialdietan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare baten laguntza izango du.

4. ARTIKULUA

67. edizioan hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

5. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiko Perlak Sailak Espainian estreinatu ez diren eta kritikak txalotu dituen edota beste nazioarteko zinema-jaialdi batzuetan sariak jaso dituzten urteko film luze aipagarrienen aukeraketa biltzen du.

Perlak ataleko film guztiak dira Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko hautagai. Saria filmen emanaldietara bertaraturiko ikusleek erabakiko dute nori eman. Sariaren hartzaile filma Espainian banatuko duen enpresa izango da.

Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari biltzen ditu:

  • Lehenengo saria, film onenarentzat izango da, eta film hori Espainian banatzen duen enpresak 50.000 € jasako ditu. Saria nori eman Perlak Sailean egiten den film bakoitzaren lehenengo emanaldi publikoko bertaratuek erabakiko dute, bozketa bidez.
  • Bigarren saria Europako film onenarentzat izango da, eta film horren banatzaileak 20.000 € jasoko ditu. Filmak osorik edo zati batean Europako herrialde batean ekoitzitakoa izan beharko du, eta saria nori eman Perlak sailean egiten den film bakoitzaren lehenengo emanaldi publikoko bertaratuek erabakiko dute, bozketa bidez.

Film onenaren lehenengo saria, 50.000 €koa, osorik edo zati batean Europako herrialde batean ekoitzitako film bati balegokio, bigarren saria, 20.000 €koa, eta Europako film onenarentzat izango litzatekeena, oso-osorik edo zati batean Europan ekoitzi den eta Perlak Sailean egiten den film bakoitzaren lehen emanaldira bertaraturikoen aldetik boto gehien jaso duen bigarren filmak jasoko luke. Donostia Zinemaldiak Perlak Saila osatzen

6. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak Perlak Saila osatzen duten filmak Espainian banatzea sustatzeko ematen du Donostia Hiria Publikoaren Saria.

7. ARTIKULUA

Perlak Sailean parte hartu ahalko dute baldintza hauek guztiak betetzen dituzten film luzeek:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • Zinemaldia hasi aurreko hamabi hilabeteetan amaitutakoa izatea.
  • Espainiako beste zinema-jaialdi batean ez parte hartu izana, Donostia Zinemaldiko aurkezpenaren aurretik.
  • Donostia Zinemaldiko aurkezpenaren aurretik Espainian komertzialki estreinatu gabekoa eta publikoki eman gabekoa izatea.
  • Ez da onartzen Perlas sailean parte hartuko duten filmak Espainian VOD plataformetan sartzea, erabilera profesionalerako bakarrik eta sarbide mugatukoak direnak salbuetsita.
  • Perlak sailerako filmak honako euskarrietan aurkeztu beharko dira nahitaez: DCP eta 35mm.
    Euskarria DCP den kasuetan, Zinemaldiaren sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, baita KDMak jasotzeko koordenatuak ere. KDMak egitearen kostua filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango da.

8. ARTIKULUA

Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.

  • Gaztelaniazko azpitituluekin, jatorrizko bertsioa ez bada gaztelaniaz.
  • Ingelesezko azpitituluekin, jatorrizko bertsioa gaztelaniaz edo/eta euskaraz bada.

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz bada, Zinemaldiak bere kargura jarriko ditu azpititulu elektroniko osagarriak, gaztelaniazkoez gain.

Ale horren azpitituluak filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango dira.

Zinemaldiak bere kargura egingo du ingelesezkoaren osagarri izango den azpititulazio elektronikoa, gaztelaniaz azpititulatuta dauden eta jatorrizko bertsioa ingelesezkoa ez den filmentzat. Horretarako, ingelesezko azpitituluak dituen filmaren behin betiko jatorrizko bertsioaren DVD bat eta ingelesezko azpitituluen zerrenda eman beharko zaizkio; online eta deskargatu daitekeena (Zinemaldiaren barne erabilerarako eta dokumentu konfidentziala izango dena).

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

9. ARTIKULUA

Zinemaldiaren Perlak Sailean parte hartzeak honako hau dakar berekin:

  • Araudi hau onartzea.
  • Filmen sareko izen-emate formularioa behar bezala beteta izatea. Formularioa honako web orri honetan dago: www.sansebastianfestival.com.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2019ko abuztuaren 1a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Zinemaldiko zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Zinemaldiaren programaziotik kendu.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Prentsa buletinak, Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko beharrezko materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendari(ar)en biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2019ko abuztuaren 1a baino lehen.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.

13. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen aleak jaialdia hasi baino 15 egun lehenago bidali beharko dizkiote filmen sailari, Zinemaldiaren egoitza nagusira:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen Saila
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
films@sansebastianfestival.com

Filmen ekoizleek edo ordezkariek erabakiko dute gehienez zenbat ale bidali Zinemaldiari.

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen aleak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopietan arazoak aurkitzen baditu.

14. ARTIKULUA

Hautatutako filmen aleen garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira edo haren aduanako agentearengana iristen diren arte.

Bestalde, Donostia Zinemaldiaren antolakuntza arduratuko da filmen aseguruaz, haiek egoitza nagusira edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionetik itzultzen dituen arte.

Euskarria DCP izanez gero, KDMak egitearen kostua filmaren ekoizleen edo ordezkarien kargura izango da.

Zinemaldiak hautaturiko filmen itzulketa parte-hartzaileak ordainduko du, eta ez da klausuraren aurretik egingo.

Zinemaldian zehar filma hondatuko balitz, horren erantzukizunak ez du gaindituko ale berri bat prestatzearen kostua, ale estandarrak inprimatzeko laborategien indarreko tarifen arabera.

15. ARTIKULUA

Donostia Hiria Publikoaren Saria (1. Saria film onenarentzat eta 2. Saria Europako film onenarentzat), Zinemaldiaren amaierako galan emango da.

Amaierako gala horretan, gainera, Perlak Sariaren epaimahaikoak ez diren gainerako sailetako epaimahaien sariak ere emango dira.

16. ARTIKULUA

Donostia Hiria Publikoaren Sariari (50.000 €ko 1. Saria film onenarentzat eta 20.000 €ko 2. Saria Europako film onenarentzat) dagozkion diru-kopuruak film irabazleak Espainian banatzen dituzten enpresei emango zaizkie, film horiek, gutxienez, Espainiako bi udalerritako zinema-areto komertzial batean estreinatu direla egiaztatzen dutenean. Filmak estreinatzeko urtebeteko epea izango dute enpresek, Zinemaldia amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

17. ARTIKULUA

Sari bat jaso duten filmen ekoizleek film horiei buruzko publizitate eta prentsarako material denetan saria aipatzeko, epaimahaiak erabakian idatzitakoa hitzez hitz errespetatzeko eta Zinemaldiaren logotipoa erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Logotipoa eskuragarri egongo da hainbat hizkuntzatan Zinemaldiaren webgune ofizialean: www.sansebastianfestival.com.

18. ARTIKULUA

Zinemaldiaren The Industry Club arduratuko da berariaz akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional-taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak. Eskainitako zerbitzuen artean, filmak bideotekan ikusteko aukera izango dute, ekoizleek horretarako baimen idatzia eman duten kasuetan.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiaren zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez FIAPFek ezarritako arauei jarraiki.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Araudi hau interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.

 

FAQ - Filmen izen-ematea

Orokorra

Zinemaldiaren datak

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa 2019ko irailaren 20tik 28ra bitartean izango da.


Izena emateko datak
  • Orokorra 2019/01/18 – 2019/06/24
  • Culinary Zinema 2019/01/18 – 2019/06/14
  • Nest Film Students 2019/06/01 – 2019/07/01
  • Zinema eraikitzen 2019/04/30 – 2019/06/30
  • Glocal in Progress 2019/04/30 – 2019/06/30
  • Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa 2019/04/15 – 2019/06/15
  • Ikusmira Berriak: 2019/07/01 - 2019/08/30 (ikusmiraberriak.eu)

Dokumental bat inskriba dezaket?
Zinemaldiak ez du bereizketarik egiten fikzioaren eta ez-fikzioaren artean; bi aukera horietako lanak aurkez daitezke sail guztietan.

Film labur edo ertain bat inskriba dezaket?

Zabaltegi – Tabakalera sailean bakarrik inskriba daitezke.

  • Film luzeak 60’-tik aurrera
  • Film ertainak 30’ eta 59’ bitartean
  • Film laburrak 30’-ra arte

Horrez gain, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, Nest. Film Students-en parte har dezakezu.


Garapen fasean dagoen proiektu bat inskribatu dezaket?
Garapen fasean dagoen proiektu bat baduzu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programan inskribatu dezakezu, araudia bete izanez gero.

Film bat edo film labur bat inskriba dezaket sail batean baino gehiagotan?
Goian azaldutako sail zehatz batzuez, film laburrez eta ertainez gain, gainerako filmak Zinemaldiko edozein sailetan inskribatzen dira, eta gero zuzendaritza-batzordeak erabakiko du zein sailetan aurkeztuko diren.

Aurretiko hautaketa

Zer formatu onartzen dituzue lehen hautaketan?
  • Link/Screener, pasahitzarekin
  • DVD
  • BluRay
  • DCP

Azpitituluekin aurkeztu behar dira?
Jatorrizko bertsioan gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez dauden filmek ez dute azpititulurik behar. Gainerakoek bai.

Work in progress bat bidal dezaket?
Bai.

Trailer bat bidal dezaket?
Ez. Ez dugu trailerrik onartzen lehen hautaketarako.

Zeintzuk dira estreinaldi motak?
  • Munduko estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi inoiz.
  • Nazioarteko estreinaldia
    Filma zinema-aretoetan estreinatu da edo zinema-jaialdi batean aurkeztu da jatorrizko herrialdean, baina ez beste inon.
  • Europako estreinaldia
    Filma Europatik kanpoko zinema-aretoetan erakutsi edo estreinatu da, baina ez da inoiz aurkeztu Europako herrialde batean.
  • Espainiako estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi Espainian.
  • Jada estreinatuta
    Filma zinema-aretoetan aurkeztu eta/edo erakutsi da, Espainian barne. Kasu horretan, Made in Spain edo Zinemira Panorama sailetan baino ezin izango da sartu.

Parte har al dezaket nire filmarekin DVDn edo BluRayn estreinatu bada?
Made in Spain eta Zinemira Panorama sailetan bakarrik (eta azken horretan euskal produkzio bat bada bakarrik).

Parte har al dezaket nire filmarekin VOD formatuan estreinatu bada?
Filmak Zinemaldiko Sailetan parte hartu ahal izango du, horietako bakoitzak estreinaldiaren alorrean dituen irizpideen arabera.

Izen-emate kuota

Zein da izena ematearen kostua?

Film, film labur eta film ertainen izen-ematearen kostua 70 eurokoa da.

Zinema eraikitzen sailerako, Nest. Film Students eta Glocal in Progresserako inskripcioak doainik dira.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programarako proiektuen inskripzioak doainik dira.


Dirua itzuliko didazue nire filma hautatzen ez baduzue?
Ez.

Egin daiteke ordainketa paypal bidez?
Bai.

Nola ordain dezaket kreditu-txartelik ez badut?

Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.


Ikaslea naiz, deskonturen bat al dut?

Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Nest. Film Students-en.


Komunikazioa

Nola jakinarazten da filma hautatua izan dela?
Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei 2-3 asteko epean jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz, filma jaso denetik zenbatzen hasita.

Feedbacka jaso dezaket?
Ez. Zinemaldiak 2.500 film baino gehiago jasotzen ditu urtean eta ez ditu erabakiak hartzeko arrazoiak azaltzen.

Hautaketa

Noiz jakinaraziko da publikoki filma hautatua izan dela?
Filmen berri emateko egutegia komunikazio-sailak ezartzen du, eta izen-ematea egin duen pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik.

Zein da DCPa bidaltzeko azken eguna?

Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna 2019ko irailaren 1a da.


Formularioan hasiera batean eman nuen informazioa zuzendu nahi dut, nola egin dezaket?

Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.



Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea