"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
SGAE fundazioak eta Donostia Zinemaldiak Jatorrizko Musika Onenaren SGAE Saria sortu dute, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian aritzen diren filmetako baten soinu-banda sarituko duena. Musika-sorkuntzaren arloko hiru profesional ospetsuz osatutako epaimahai batek erabakiko du nori dagokion saria, Donostia Zinemaldiko «Beste sari ofizial batzuk» kategorian sartzen dena.
Golardo honekin —Zinemaldiaren amaierako galan banatzen dena— «nola jatorrizko musika-konposizioaren bikaintasuna hala hark film osoari egiten dion ekarpen artistikoa» aitortzen da. Sari honek agerian uzten du zein estuki aritzen diren lankidetzan Zinemaldia eta SGAE Fundazioa duela hiru hamarkada.
REGLAMENTO - Jatorrizko Musika Onenaren SGAE Fundazioa Saria



