"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

RTVEk zinemarekiko oso harreman estua izan du bere sorreratik. Zinema emateaz gain, RTVEk zinema babesten du filmak, dokumentalak eta tv movieak finantzatuz. Ametsen fabrika izenez ezagutzen denaren ekoizpenek beti izan dute leku bat pantaila txikian, anaia handiak film luzeen bizitza luzatzeko erabili izan baitu. Harreman berezi horrekin bat eginez, RTVEk Donostia Zinemaldian parte hartzen du. 2005. urteaz geroztik, herrialdean eta nazioartean ospe handia duen lehiaketa zinematografiko honen babesle ofiziala da eta estaldura handia eskaintzen dio. Inaugurazioko eta klausurako galak, Donostia sariak eta zinema-jaialdian gertatzen den guztia jasotzen du telebista- eta irrati-kanaletan eta espazio digitalean. Gainera, RTVEk ekoizpen propioko edo partaidetuko telesailak edo filmak ekartzen ditu Zinemaldira, eta gala berezi batean aurkezten ditu –horri jardunaldi oso bat eskaintzen dio–. Bestalde, RTVEk emakumeen munduarekin lotutako gaiei buruzko filmak sustatzeko sortu zuen Beste Begirada saria ematen du. RTVE eta zinema, BETI eskutik helduta.

EITB zerbitzu publikoa den aldetik, herri honen eragile garrantzitsuak gara; gertatzen eta antolatzen diren kultur ekitaldi garrantzitsu guztietan, EITBk eragile eta laguntzaile izan behar du. Zinemaldia eta EITBren arteko lankidetza funtsezkoa da, euskal zinemaren industria eta euskal sortzaileekin dugun konpromiso partekatua sustatzeko. Euskal sektorearekin elkarlanean gaude etengabe euskal zinema babesteko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta nola ez, euskara, zuzendari berriak, nazioartekotzea eta emakumeen parte-hartzea bermatzeko.
MAKE & MARK marketarako, enpresetarako eta erakundeetarako balioa sortzen espezializatutako enpresa-taldea da, komunikazioaren, marketinaren, premium esperientzien eta negozio-aukeren garapenaren medioz diharduena eta Espainian, Estatu Batuetan eta Mexikon presentzia duena.
MAKE & MARKek balio osoko proposamen bat eskaintzen du —hots, komunikazioa, komunikabideak, marketina, esperientziak, enpresa-garapena eta harreman estrategikoak uztartzen ditu—, eta, horrenbestez, bezeroei 360ºko soluzioak eskuratzeko aukera ematen die, lantzen dituzten merkatuetan hazkuntza, ikusgarritasuna, fidelizazioa eta hedapena lortzeko jomugetara egokituta betiere.
2025ean Horizontes Latinos sailaren eta Horizontes Make & Mark Sariaren babesle izaten hasi ondoren, konpainiak Zinemaldiarekin duen lotura handitu du aurten: zinema iberoamerikarraren aldeko apustua sendotu du eta lehiaketaren babesle ofizial bihurtu da.

Movistar Plus+ Telefónica taldearen plataformarik arrakastatsuena da. Eskaintzen dituen edukien artean honako hauek daude: kiroletako eduki premium onenak, zinema, serieak, dokumentalak eta programak. Erabiltzaileak nahieran ikusi ditzake; berak nahi duen lekuan, orduan eta moduan.
2017ko irailaz geroztik, Movistar Plus+ek serieak ekoizteko estrategia jarri du abian, hilero fikzio berri bat estreinatuz (‘Velvet Colección’, ‘Vergüenza’, ‘La Zona’, ‘La Peste’, ‘Mira lo que has hecho’, ‘Felix’, ‘Matar al padre’, ‘El día de mañana’, ‘Virtual Hero’, ‘SKAM España’, ‘Gigantes’, ‘Arde Madrid’, ‘El Embarcadero’, ‘Justo antes de Cristo’, ‘Instinto’, ‘Hierro’). Gainera, 2018an Movistar+ek Alejandro Amenabarrek zuzendutako ‘Mientras dure la guerra’ film luzearen ekoizpena jarri du martxan.
2013az geroztik, Movistar Plus+ Donostia Zinemaldiaren funtsezko laguntza izan da Babesle Ofizial gisa, eta 2021ean Media Partner bihurtu da, zinemaren hitzordu nagusienetakoa denarekin elkarlan estua josiz eta bertan aurkeztu ditu ‘La Peste’, ‘Vergüenza’, ‘Gigantes’, ‘Arde Madrid’, ‘Vida Perfecta’, ‘Antidisturbios’, ‘Dime quién soy’, ‘Fácil’ and ‘Apagón’, baita ‘Mientras dure la guerra’ eta ‘Modelo 77’ filmak ere.

120 urtetik gorako esperientziari esker, Audi mundu-erreferente bihurtu da premium automobilen fabrikazioan. «Teknikaren abangoardian» leloarekin, lau uztaien markak aintzatespen handia du, teknologiagatik ez ezik, modeloak kalitate handikoak, eleganteak eta kiroltasunezkoak ere badirelako.a
DNA hori Audiren aro berriaren oinarria da orain: auto elektrikoak lantzen ari da gaur egun. Markak merkaturatuta ditu Espainian % 100 elektrikoak diren bi modelo («e-tron quattro» eta «e-tron Sportback»), eta hibrido entxufagarrien ofentsiba bat abiarazi berri du; «TFSIe» deritze hibrido horiei, eta Zero ingurumen-bereizgarria dute (A6, A7, A8, Q5 eta Q7). Eskaintza horrek aukera zabal bat biribiltzen du, edozein egoeratara egokitzen diren karrozeriak eta propultsioak izanik (gasolina-motorrak, diesel-motorrak eta gas natural konprimatuko motorrak).
Audik kalitate-konpromiso irmoa du hartuta bere bezeroekin, eta irmoa da, halaber, markak kulturarekin duen lotura. Horren adierazgarri da Donostia Zinemaldiarekin aspaldi abiarazitako elkarlana: Kolaboratzaile Ofizial eta Ibilgailu Ofizial da 2011 urtetik eta Audi Innovative Thinking gunea antolatzen du 2014 urtetik, Espainiako zinema-industriako pertsona ospetsuekin hausnarketa egiteko eta elkarrizketan aritzeko gunea.
Era berean, 2021etik AUDIk Audi Future Stories gidoi lehiaketa antolatzen du, herrialdeko zinema eskola garrantzitsuenetako ikasleei zuzendutako talentu zinematografiko gazteei laguntzeko helburuarekin sortua.

Kutxabank euskal finantza-erakunde nagusia da, eta pertsonekin eta jarduera garatzen duen lurraldeetako garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometituta dago.
2012an sortu zen, hiru euskal kutxak –Taldeko akziodun bakarrak– integratzeko prozesuaren ondorioz. Kutxabank erreferentziako erakundea da. Hain zuzen ere, Europako kaudimen handieneko bankuetako bat da.
Kultura- eta kirol-jarduera ugari babesten ditu, eta lotura handia du orain dela hamarkada batzuetatik hona Zinemaldiarekin.
Babes horri esker, abantaila ugari eskain diezazkieke bere bezeroei.

Armani beautyk bere aliantza sendotu du Donostia Zinemaldiko beauty sponsor ofizial gisa.
Aurten ere, markak makillaje-zerbitzu profesionalak eskaintzen dizkie Zinemaldiko gonbidatuei, alfonbra gorritik desfilatzen duten emakumezko eta gizonezko ospetsuak barne harturik, markaren produktu izarrak fokuen azpian egonik, nola red carpetaren barruan hala hartatik kanpoan.
Zinemaldiaren astean zehar, Armani beautyk pop-up eremu bat irekiko du hiriaren kokapen enblematiko batean, bisitariei neurrira egindako makillaje-esperientziak bizitzeko aukera eskaini nahi baitie.
Inaugurazioari amaiera emateko, markak Gala-afari esklusiboa egingo du hiriko zenbait leku berezitan, eta nola enbaxadoreak hala zinema espainiarreko aurpegi ezagunak bertan izango dira.
CINES CALLAOk, ehun urte bete dituela-eta, Donostia Zinemaldiarekin bat egin du lehendabizikoz, 74. edizioan, Inaugurazio Jaiaren babesle gisa. Zinemaren munduko bi erreferente, zinema ulertzeko modu bera dutenak: kultura, emozio eta belaunaldien arteko elkargune gisa. Ehun urteko historia ospatzen duen batasun berri honek etorkizunari begiratzen dio eta, honenbestez, zinema konektatu, inspiratu eta hunkitzen duen esperientzia bihurtzen jarraitzeko grina berresten.

Codorníu, Espainiako upeltegirik zaharrena eta munduko urtetsuenetako bat, kulturaren, artearen eta bizimoduaren onena ospatzen duen ekitaldi honen babesle da. 1551n sortua, Mediterraneoko mahastizaintzaren funtsak irudikatzen ditu, bai eta zinezkotasunez bizitzeko artea eta une bakoitza ospatzeko pasioa ere, jazoera gogoangarrienak ez ezik, eguneroko keinu txikienak ere bai.
Codorníu ez da upategi hutsa, bizi-filosofia bat da. "Ospatu dezagun geure burua gehiago" goiburuarekin, pertsonak grinaz bizitzera, ausardiaz jokatzera, une oro gozatzera eta euren burua ospatzera bultzatzen ditu. Codorníuk benetakotasuna, alaitasuna eta edertasuna sinbolizatzen dituen cava kopa batekin egiten digu lagun unerik berezienetan, hala nola Mediterraneoko terrazetan emandako momentuetan eta etxean elkarrekin egindako topetan.
Ekitaldi honi emandako babesletza printzipioen adierazpen bat da: Hunkitzen gaituzten filmen alde egiten dugu topa, aintzatesten duten sarien alde, batzen gaituzten uneen alde.

EL DIARIO VASCO Gipuzkoako egunkaririk zaharrena da, eta kazetaritza-eredu moderno eta errotu baten arabera jokatzen du.
Ekitaldientzako laguntza ematea da DVk gehien zaintzen duen kapituluetako bat, Gipuzkoako gizartearen interesekin lotura hertsia duen markaren irudia eraikitzeko helburuarekin.
Hori dela eta, lan egiten du ekitaldi ugari laguntzeko. Horien artean dago Donostia Zinemaldia, Gipuzkoako egutegi kulturaleko hitzordu oso ezaguna delako. Bi hamarkadatik gora ditu lankidetza horrek.
Europcar Europako mugikortasun-konpainia handienetako bat da, eta benetako erreferentea auto eta furgoneten alokairuan, nola partikularrentzat hala enpresetarako. 120 bulego ditu Espainiako aireportu, tren-geltoki eta hiri nagusietan.
Markak, Made in Spain sailaren babesle izateaz gain, antolakuntzak Zinemaldian izan beharreko mugikortasuna lortzen laguntzen du; hala, kulturarekin eta sorkuntza artistikoarekin duen konpromisoa sendotzen du Europcarrek.
Lankidetza hori, beraz, beste urrats bat da Europcarrek aspalditik Espainiako ikus-entzunezko industriarekin eta haren ekoiztetxeekin duen harreman estuan. Izan ere, ekoiztetxe espainiarrak ibilgailuz hornitzen ditu filmaketarako.

Googlen, teknologiak giza irudimena bultzatu behar duela uste dugu, eta ez, ordea, hura ordezkatu. Zinemak betitik izan du bilakaera berrikuntza teknikoari esker, baina tresnek berez ez dute ezer egiten; giza izpiak ematen die zentzua, noranzkoa eta erresonantzia oihartzuna.
Google harro dago Donostia Zinemaldia babesteaz. Espainiako sormen-ekosisteman inbertsioak eginez eta Flow Sessions delakoen medioz (programa horren medioz, artista berriek gure adimen artifizialeko sorkuntza-ikerketarekin —Google Flow— esperimentatzen dute) mentoretza eta prestakuntza eskaintzen ditugu adimen artifizialaren inguruan, sortzaileei euren ideia anbiziotsuenak hezurmamitzen laguntzeko.
Industriarako bazkide arduratsua izateko konpromisoarekin, zinemagileei sormen-mugak zabaltzen lagundu nahi diegu, hobekien egiten dakiten horretan zentratzeko aukera izan dezaten: istorioak kontatzen, hain justu ere.
Deskubritu gehiago Googlek sormen-adierazpena bultzatzeko egiten duen lanari buruz.

Irizar enpresa-taldea nazioartean aritzen da, eta sektore hauetan garatzen du jarduera: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motorrak eta sorgailu elektrikoak, konektagarritasuna eta energia.
Zazpi markak osatzen dute, eta horiek 13 ekoizpen-instalaziotan garatzen dute jarduera. I+G-ko zentro propioa du, eta markaren, teknologiaren eta jasangarritasunaren aldeko apustu irmoa egiten du.
Zinemaldiarekin dugun konpromisoan, euskal zinemaren eskutik egin dugu bidea azken urteetan: munduari kontatzeko modukoak diren istorioak imajinatu eta ekoitzi ditugu. Konpromiso horren isla, Euskal Zinemaren Irizar saria bultzatzen du Irizarrek 2013az geroztik; hots, Zinemaldiko euskal film onenarentzako saria.

Donostiako garagardoa 1890az geroztik. Euskal gastronomiaren espiritua eta horrekiko maitasuna Kelerren trago bakoitzean suma daitezke.
Kelerren zaporea mundu osoan da ezaguna, eta nazioarteko garagardo-lehiaketa onenetan nabarmentzen da. Azken hamarkadan, 25 sari baino gehiago jaso ditu.

Enpresa publikoa den aldetik, Loterías y Apuestas del Estado enpresak 261 urte daramatza herritarrentzat onura soziala sortzen. Horrela, gizarte, kirol eta kultura arloetako ekimenak babesten ditu.
Loteriak eta Donostia Zinemaldiak gizarte hobea eraikitzea helburu duten balio partekatuak dituzte. Loterías Zinemaldiko artxibo historikoa berreskuratzeko proiektuarekin elkarlanean aritu da. Eta, aurten, Loteriak eta Zinemaldiak film laburren lehiaketa bat estreinatu dute, aberastasuna eta justizia soziala birbanatzea sustatuko duten mezu positiboak zabaltzeko.


Repsol energia anitzeko konpainia globala trantsizio energetikoaren buru da eta 2050ean zero emisio garbi izateko jomuga ezarri du.
Repsolek kontsumitzaileen edozein energia-premia asetzeko gaitasuna du, eta bere eskaintzaren ardatza bezeroa da. Mugikortasunerako irtenbide jasangarrien garapenaren buruan dago: gero eta efizientzia handiagoko erregaiak, karga elektrikoa, erregai berriztagarriak, autogasa, ibilgailuetarako gas naturala, etab. Gainera, eragile garrantzitsua da, Espainian, argiaren eta gasaren merkatuan, 1,5 milioi bezero baititu, 1.800 MW-etik gorako sorkuntza berriztagarriko ahalmen instalatuaz gain.
2050ean zero emisio garbi lortzeko, Repsolek deskarbonizaziorako teknologia guztiak biltzen dituen eredu baten alde egiten du, honako hauetan oinarrituta: efizientzia hobetzea, elektrizitate berriztagarria sortzeko gaitasuna handitzea, erregai berriztagarriak ekoiztea, bezeroentzako irtenbide berriak garatzea, ekonomia zirkularra eta industriaren karbono-aztarna murrizteko punta-puntako proiektuak bultzatzea.
Repsol Donostia Zinemaldiaren Partner Multienergia da, eta 2023tik Zinemaldia deskarbonizatzeko bere soluzioekin laguntzen du.

Viña Pomal: zinemarekin eta kulturarekin ezin hobeki uztartzen den ardogintza-bikaintasuneko ondarea
Viña Pomal –Bodegas Bilbaínas-en marka enblematikoa–, Errioxako ardoaren klasiko handienetako bat da, eta kulturaren aldeko konpromisoa berresten du Donostiako Zinemaldiaren (SSIFF) babesle gisa.
Haron kokatutako Bodegas Bilbaínas upeltegiak Espainiako botilaratze-erregistro zaharrenetako bat du eta mahasti-jabe handiena da Errioxa Garaian, 250 hektarea baino gehiagorekin. Horrenbestez, ardoen kalitatearen erabateko kontrola ziurtatuta dago. Gainera, Errioxa Garaiko konbertsio ekologikoaren buru da, 2027an bere tempranillo guztia organikoa izan dadin lortzea izanik jomuga.
Viña Pomalen historia 1904an hasi zen, Borgoina mahatsondoko mahatsez egindako bere lehen Errioxa merkaturatu zuenean. Viña Pomalen ardo dotore eta freskoek nazioarteko 100 sari baino gehiago jaso dituzte. 1913Az geroztik, halaber, apartsu tradizionalak ere ekoizten ditu.
Zinemaldian parte hartzeak zinemarekin, gastronomiarekin eta artearekin duen lotura sendotzen du, bizimodu autentiko eta grinatsua ospatuz.

Antiguo Berri familia enpresa 1986an sortu zen, Gipuzkoan etxebizitzen sustatzaile, eraikitzaile eta lurzoruaren garatzaile gisa. Orduz geroztik, etenik gabeko jarduera izan du: 35 urte baino gehiagoko apustua pertsonen alde eta gure planetaren iraunkortasunaren alde.
Jarduera hasi zenetik, goranzko joerari eutsi dio, eta sektorearen barruan posizio sendo bat lortu du. 35 urte baino gehiagoko egonaldi jarraitu baten ondoren, obra berriko 60 higiezinen sustapen baino gehiago egin ditu Antiguo Berrik, eta proiektu bakarrak izan dira beti garatu ziren unean eta inguruan.
Antiguo Berrik Donostia Zinemaldiko pelikula sorpresa babesten du 2022tik.

La Perla talasoterapia-zentroa da hirian Belle Époque donostiar hartatik geratzen den ikurretako bat. Duela mende bat baino gehiago, Maria Kristina erreginak oporleku gisa hautatu zuen hiria. Itsasoan bainatzeaz gozatu zuen hemen, ingurune apartan, Kontxa badian.
Gaur egun, Europako hiriko talasoterapia-zentro handienetako bat da, hiriaren erdigunean bertan kokatua, Kontxa badiaren muinean. Itsasoko ura baliatzen da bertan, erlaxatzera eta sasoian jartzera bideratutako terapiak eraginkorrak izateko. Ongizate integralerako zentroak denetariko programak eskaintzen ditu; kirolekoak eta fisikoak, terapeutikoak, erlaxatzekoak, ongizate eta edertasunekoak, guztiak ere efektu terapeutiko, lasaigarri eta ongarriekin.
La Perla esperientzia ezinbestekoa da Donostiaren errealitatea eta onurak ezagutu nahi dituen pertsona ororentzat.
2020an, La Perla estreinakoz izango da Donostia Zinemaldiaren kolaboratzailea.

Vichy Catalan marka liderra da ur mineralen merkatuan
1881ean, Modest Furest Roca doktoreak deskubritu zuen Caldes de Malavella udalerrian (Girona) kokatutako iturritik ateratzen diren urek oso propietate osasungarriak dituela –60ºC-tan eta euren gas propioarekin–, eta harrez geroztik, Vichy Catalan munduko ur mineral karboniko onenen artean kokatu izan da urtez urte.
Genuina Vichy Catalan berezia da, ezaugarri organoleptikoengatik ez ezik, zaporeagatik eta osasunari dakarzkion onurengatik ere bai. Gastronomiari, arteari eta kulturari lotutako ura da. Historian zehar, sortuz joan diren kontsumo-modu guztietara egokitu da marka, eta, horretarako, markaren produktu sorta zabalduz joan da, kalitate handiari eutsiz eta edari osasungarriak eskaintzean funtsatuta betiere.
2022an Vichy Catalan Donostia Zinemaldiko Ur Ofizal bihurtu zen, eta ekitaldiaren edizio berrian apostu egiten jarraitzen du, horrela bere zinearekiko kompromezua finkatzen.

Café Dromedario, filmetako izarrek hartuko luketen kafea. 150 urte baino gehiagoko historiarekin, Café Dromedariok kafearen kalitatea eta kafearekiko grina izan ditu ardatz bere ibilbidean. Gaur egun, 30 herrialdetako baino gehiagotako kafeak ditu, eta espezialitatearen munduak leku nabarmena izan du betitik markaren ibilbidean. Zinema ere istorio honen parte da: ekoizpen ugaritan agertzen da marka eta, azken bi urteotan, Málagako Zinema-jaialdiko kafe ofizial gisa jardun du. 2026an, Dromedario Donostia Zinemaldira iritsiko da, kafearekiko eta zinemarekiko pasioa partekatzen jarraitzeko. Filmetako izarrek hartuko luketen kafea. Café Dromedario, zuk ere merezi duzu.



