tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Industria > Koprodukzio Foroa > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa
Zer da?
Zer da?
Zer proiektu aurkez daitezke?
Zer proiektu aurkez daitezke?
Araudia
Araudia
Sariak
Sariak
Adituak
Adituak
Eskertzak
Eskertzak

Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrietan sarrera bultzatzea.

Koprodukzio Foroa garatzen ari diren fikziozko eta ez fikziozko proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.

Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.

Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak.

Koprodukzio Foroa San Telmo Museoan egiten da, Príncipe zinematik gertu. Han, Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress ekimenetako filmak proiektatzen dira. Donostian biltzen diren industriako profesional guztien arteko topaleku bat ere bada Foroa.

Koprodukzio Foroan sari garrantzitsuak banatzen dira. Besteak beste, Foroko Proiektu Onenaren Saria; EFADS-CAACI Saria; Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria eta ARTE Kino International Prize saria.

Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako Forjando Alianzas lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.

2018an, Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako zinema-merkatu handiena den Ventana Surrekin zuen elkarlana zabaldu zuen –Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Filmek eta INCAA-Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak antolatua– eta Proyecta abiatu zen. Jarduera berri honek Latinoamerikarekiko koprodukzioak sustatzen ditu eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aukeratutako Europako nazioarteko ibilbidea bultzatzen du.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, sortu zenetik (2012) 114 proiektu aukeratu dira; horietatik 46 bukatu eta estreinatu dira, 27 gaur egun preprodukzio edo postprodukzio-fasean daude eta 22 nazioarteko jaialdietan aukeratu dituzte, besteak beste, Berlin, Cannes, Locarno, Donostia, Sundance eta Venezian.
Kasu arrakastatsuak:Álvaro Brechnerren La noche de los 12 años, Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean aukeratua 2018an; César Augusto Acevedoren La Tierra y la sombra, Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren Astean aurkeztua 2015ean; David de Pablosen Las elegidas, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aukeratua 2015ean; eta Fernando Guzzoniren Jesús, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatua 2016an.

Harremanetarako:

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

Aurreko edizioak
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea