tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Industria > Ikusmira Berriak > Ikusmira Berriak
Ikusmira Berriak
Ikusmira Berriak
Hautatutako proiektuak
Hautatutako proiektuak
Zer proiektu aurkez daitezke?
Zer proiektu aurkez daitezke?
Ikusmira Berriak Sariak
Ikusmira Berriak Sariak
Izena emateko data: 2019ko uztailaren 1etik - abuztuaren 30era arte

IKUSMIRA BERRIAK  ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren elkarlanaren ondorioa da. 2018tik kide berriarekin: Elías Querejeta Zine Eskola.

IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa bi ardatz hauen inguruan eratuta: PRESTAKUNTZA eta EKOIZPENA.


EGONALDIAK - PRESTAKUNTZA

Ikusmira Berriak ekimenak proiektuak garatzea helburu duen erresidentzia programa hartzen du bere gain, baita berrikuntzan oinarritzen diren ikusentzunezkoak ekoizteko laguntza-plana ere.

Erresidentziak sorkuntzarako espazioa, testuingurua eta denbora eskaintzea du xede. Partehartzaileek euren egitasmoak borobiltzeko zortzi astez jardungo dira, euren lanekin lotura duten ekimenetan parte hartuz. Hala bada, hautatuak izan diren proiektuen araberako lantegiak antolatuko dira eta parte hartzaileek profesionalen aholkua izango dute.

2020ko EDIZIOA: Ikusmira Berriak sei astetik zortzira luzatu du egonaldia.

Egoiliarrek beren proiektuak sei astetan, martxoa eta apirila bitartean garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte. Batzordea Sergio Oksman, Javi Martín eta Eugenia Mumenthaler –ek osatuko dute 2020an.

Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak osatzera. Itzulera horretan, proiektua garatuago ekarriko dute, zinemaren industriarekin partekatu ahal izateko. Azken fase horretan, pitching saio baterako prestatuko dira (proiektuaren aurkezpena), Zinemaldian egongo diren industriako profesionalekin bilerak adostu ditzaten.

INSKRIPZIOA

2019ko edizioa: izena emateko epea bukatu da

2020ko edizioa: zabalik egongo da 2019ko uztailaren 1tik abuztuaren 30era arte


FILMAK - EKOIZPENA

IKUSMIRA BERRIAK programaren egonaldian burututako proiektuak Donostia Zinemaldiaren zenbait sailetan programatuko dira.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, halaber, lanak esparru espezializatu batean proiektatzeko konpromisoa hartzen du.

Zer prouektu aurkez daitezke?

  1. Nest Film Students-en azken bost urteko zuzendariak.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak.
  3. Espainiako gainerako lurraldeetako errealizadoreak.
  4. Atzerriko errealizadoreak.
  5. Elías Querejeta Zineskolako ikasleak.

Izen emateko baldintzak:

  • Erregistratuta egon behar duzu Ikusmira Berriak-en webgunean
  • Online bidezko izen-ematea
  • Erantsitako agiriak (ingelesez, gazteleraz edo euskeraz)

Informazio gehiago: ikusmira@ikusmiraberriak.eu

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

2019
Aurreko edizioak IKUSMIRA BERIAK
2018
2017
2016
2015
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea