Amenabar enpresak, Zinemaldiaren Laguntzaile Ofizialak eta Haur Zinema sailaren babesleak, 69. edizioko film sorpresa babestuko du. Emanaldia irailaren 25ean, larunbatean, 16:00etan, izango da Victoria Eugenia Antzokian.
2019an Zinemaldiak ustekabeko film bat programatzeko ohitura zaharra berreskuratu zuen. Todd Phillipsen Joker izan zen 67. edizioan aukeratutako film luzea, eta iaz, Abel Ferrararen Sportin’ Life.
2019tik, familia osorako haur-zinemako saioak ere babesten ditu Amenabar taldeak. Zinemaldiaren asteburuetan zehar, Príncipe zinema-aretoetan euskarara bikoiztutako filmak ikusteko aukera izango dute txikienek. Gainera, aurten Amenabarrek Zinemaldia hasi baino astebete lehenago jakinaraziko den aire zabaleko jarduera berezi bat ere eskainiko du.