"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak 69. edizioko lehenbiziko hiru egunetarako 15.053 sarrera saldu ditu salmenta lehen egunean, salgai zeuden sarreren %99a. Iaz saldu zenaren %60a da, orduan sarrera gutxiago jarri baitziren salgai, baina portzentualki sarrera gutxiago saldu ziren.
"Datu hauek publikoa zinema-aretoetara itzultzeko desioaren erakusle dira; Zinemaldiak ikusleen erantzuna eskertu nahi du", azpimarratu du Jose Luis Rebordinosek, Zinemaldiko zuzendariak.
Covid-19 pandemiaren aurrean, segurtasun neurriak hartu ditu berriz ere Zinemaldiak: aretoetako aforoa %50 eta %60 artean murriztu egin da, Belodromoa bezalako egoitzak bertan behera gelditu dira eta 2019. urtean baino 124 emanaldi eta 29 film gutxiago programatu dira.
Sarreren salmenta online izan da soilik. Mailakatutako salmentaren alde egin du Zinemaldiak, eta gaur bakarrik jarri dira salgai lehen hiru egunetako sarrerak (ostirala 17, larunbata 18 eta igandea 19). Bihar, 9.00etatik aurrera hasiko da hilaren 20ko, 21eko eta 22ko sarreren salmenta, eta asteartean, hilaren 23ko (osteguna), 24ko (ostirala) eta 25eko (larunbata) ticketak. Hilaren 15etik aurrera, eskuragarri dagoen edozein emanaldirako sarrerak erosi ahalko dira, eta hilaren 17tik aurrera, zinema-aretoetako leihatiletan erosteko aukera izango da.
Agortu diren saioak film honakoak izan dira: Yi miao zhong / One Second, Maixabel, Benediction, Earwig, Arthur Rambo, Du som er i himlen / As in Heaven eta Camila saldrá esta noche / Camila Comes Out Tonight Sail Ofizialean; Josefina / Josephine, Las vacaciones de Hilda / Hilda's Short Summer, Nich'ya / Unwanted y Le bruit des moteurs/ The Noise of Engines New Directors sailean; Una película de policías / A Cop Movie Horizontes Latinos sailean; Competencia Oficial / Official Competition, Jane par Charlotte / Jane By Charlotte, Les illusions perdues / Lost Illusions, La croisade / The Crusade, Titane, Les intranquilles / The Restless y Petite Maman Perlak sailean; eta No somos nada Zinemiran.