Shahrbanoo Sadat zuzendari afganiarrak klase magistrala emango du asteartean, hilak 21, 11: 30etik 13:00etara, Tabakalerako Z aretoan, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren baitan. Irati Crespo Elias Querejeta Zine Eskolako ikasle ohi, programatzaile, zinema kritikari eta Zinemaldiko 365 taldeko kidea, moderatzaile lanak egingo ditu eta solasaldian, zuzendari batek Afganistanen dituen erronkei buruz hitz egingo dute.
Shahrbanoo Sadaten lehenbiziko filma, Wolf and Sheep (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs-en saritua izan zen, baita The Orphanage (2019) bere bigarren filma ere. Shahrbanoo Sadaten lanak Rotterdam, Locarno, Busan, Chicago edo Londresko zinema-jaialdietan programatu dituzte. Gainera, bera izan da Cannesko Cinéfondationeko gidoi-egoitzan aukeratu duten zuzendari gazteena.
Eskola magistrala ingelesez izango da eta aldi bereko itzulpena egongo da euskaraz eta gaztelaniaz. Gonbidapenak jaso ahal dira Tabakalerako infopuntuan. Zinemaldiko akreditatutakoek erreserba egin ahal izango dute, Pentsamendua eta Eztabaida arloko gainerako solasaldietan bezala.
Elkarrizketak
Pentsamendua eta Eztabaida Donostia Zinemaldiaren arlo tranbertsalak, nazioarteko jaialdiek eta egungo zinema-kulturak dituzten erronkei erantzun nahi dienak, urte osoan zehar luzatzen diren proposamenen bidez, master classez (iazko parentesiaren ondoren aurten aurrez aurreko formatura itzuliko direnak) osaturiko programa bat antolatu du 69. edizio honetan.
James Mockoski zinema-artxibozain eta American Zoetrope konpainiako zaharberritze-arduradunak Francis Ford Coppola zinemagilearen filmekin egin duen lana azalduko digu, hala nola Apocalypse Now pelikulan eta Klasikoak sailean proiektatuko diren filmean: The Rain People eta The Outsiders. Mockoskik Tabakalerako Z aretoan emango du hitzaldia, asteartean, 18:30ean.
Gainera, Nest sailaren 20. urteurrenarekin lotutako bi topaketa egongo dira. Batetik, hilaren 20an (astelehena), 11:00etan, Tabakalerako zinema-aretoan, Céline Sciamma zinemagile frantziarrak hartuko du parte solasaldi batean zinema ikasleekin (Petite maman bere filma Perlan sailean emango da). Agertoki berean, asteazkenean, 15:30ean, Laura Wandel belgikarraren txanda izango da, 2007an Murs film laburrarekin zinema-ikasleen topaketan parte hartu ondoren Zinemaldira itzuliko baita. Wandelek bere lehen film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, Un monde / Playground, Cannesko Un Certain Regarden estreinatu eta FIPRESCI saria lortu eta gero.
Elkarrizketak
|
Céline Sciamma. Astelehena, hilaren 20a, 11:00-12:15, Tabakalerako zinema-aretoa. Zinema ikasleentzat soilik.
Asteartea, hilaren 21a, 11:30-13:00, Z Aretoa, Tabakalera. Ikus-entzuleak, oro har: gonbidapenak Tabakalerako informazio gunean jaso behar dira. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko Zinemaldiaren sistemaren bidez.
Asteartea, hilaren 21a, 18:30-20:00, Z Aretoa, Tabakalera. Ikus-entzuleak, oro har: gonbidapenak Tabakalerako informazio gunean jaso behar dira. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko Zinemaldiaren sistemaren bidez.
Asteazkena, hilaren 22a, 15:30-17:45 (proiekzioa + eskola magistrala), Tabakalerako zinema-aretoa. Ikus-entzuleak, oro har: aurretiko inskripzioa Tabakaleraren webgunearen bidez. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko Zinemaldiaren sistemaren bidez.
Asteazkena, hilaren 22a, 19:00-20:30, Tabakalerako zinema-aretoa. Ikus-entzuleak, oro har: gonbidapenak Tabakalerako informazio gunean jaso behar dira. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko Zinemaldiaren sistemaren bidez.