Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Zinemaldiaren Egunkaria > Grégorie: “Kanadan, jendeak nire filma ikusiko du, Zinemaldian egon delako”
Zinemaldiaren Egunkaria » New Directors
Grégorie: “Kanadan, jendeak nire filma ikusiko du, Zinemaldian egon delako”
LE BRUIT DES MOTEURS / THE NOISE OF ENGINES
Astelehena, 2021(e)ko irailak 20

Philippe Grégoirek zinema-jaialdiak hainbeste gogoko ditu, ehunka ekitalditan egon dela bere lan laburrekin. Orain, Donostiara etorri da bere lehenengo film luzea aurkeztera (The Noise of Engines), eta berarentzat hemen egotea amets bat da. “Izugarrizko aukera da, oso zorionekoa naiz nire lehenengo film luzearekin hemen izateagatik. Zinemaldiaren onarpenaren mezu elektronikoa jaso nuenean ‘orain bai, orain filma gauzatuko da eta bizitza izango du’ pentsatu nuen. Jendea ikustera joango da, Zinemaldiak ikusgarritasuna emango diolako”.

Txikitatik, Grégoirentzat oso garrantzitsua zen Zinemaldia. Hain ospetsua egin den maskorraren irudia zeukaten filmek balio berezia zuten berarentzat, eta horregatik, arretarekin ikusten zituen. Bere jaioterrian, Kanadan, pelikulak barra-barra filmatzen dira eta oso zaila da besteengandik nabarmentzea, baina badaki The Noise of Engines ikustera joango direla Zinemaldian onartua izan delako.

New-Directors lehiaketan parte hartzen duen film honetan, Kanadako aduana eskolako irakasle bat ezagutuko dugu. Bere jaioterrira bueltatzen denean, bere aurpegia duten marrazki sexualak agertzen dira kokapen ezberdinetan eta, orduan, ikerketa polizial batean sartuta ikusten du bere burua. Dena auto lasterketa zirkuitu baten inguruan.

Ironiaz beteriko gidoi hau bere bizitzaren gertakizun ezberdinetan oinarrituta dago. “Filma autofikzioa da, nik aduanetan lan egin nuen-eta zinema ikasten ari nintzenean. Hainbeste pertsonak ezagutu nituen eta, aldi berean, mundua guztiz aldatzen ari zen, Dorre Bikien erasoa izan zelako; aduanen langileei armak ematen hasi ziren. Aldaketa izugarria izan zen”. Une historiko horri buruz eta bere jaioterrian bizi zuten moduari buruz hitz egiten du filmak sarkasmoz beteriko eszenekin. Zuzendariak dioenez, “film honetan ironia handia egiten dugu; beraz, jendeak kritikoa naizen moduan ikustea gustatzen zait, baina ‘hau bizitza da eta egunero aurre egin behar diezu egoera horiei’ bezalako modu batean”.

Grégoiren zuzenketa estiloa oso berebizikoa da. Film laburretan beste zuzendarien ezaugarriak nahasten zituen, baina lan honetarako bere estilo propioari jarraitu zion, bere burua aurretiko sineskeriez hustuz. “Aurreko lanetatik mantendu nuen gauza bakarra aurrekontua izan zen. Zuzendari bati esaldi hau entzun nion: ‘auto txiki bat gidatzen ohituta bazaude, ez suposatu dirua izatean kamioi edo kotxe handia gidatu ahal izango duzula. Dirua ez da guztia’. Horregatik, nire lehenengo film luzea egiterakoan, ongi dakizkidan gauzekin lan egin nahi nuen. Nik ez dut diru askorekin lan egin eta ez dakit oraindik talde handi bat gidatzen edo zuzentzen. Pixkanaka-pixkanaka joan behar zara gauzak ondo egiteko”.

Zinemagileak argi zuen izenburua. “Hazi nintzen herrian auto-lasterketa pista bat dago. Herri txikia da, baina Kanada osoan ezagutzen dute lekua, lasterketa pista dela-eta. Beraz, lasterketa zerbait garrantzitsua da, guztiz desberdina den paisaia. Filma bertan egin nahi nuen”. Hori dela eta, Grégoire ohituta dago autoen soinuarekin, eta bidaiatzen dagoenean, abiadura azkarrean doan auto bat entzuten badu, etxean sentitzen da.

Filma zuzentzeaz gain, gidoia idatzi egin du Kanadiarrak. Idazketa da prozesuan gogokoen duen zatia, bertan sormena guztiz askatu dezakeelako. “Gidoiak idaztea gustatzen zait, idazterakoan guztia posiblea baita. Nahi duzuna idatzi dezakezu, zero dolar kostatzen delako. Jendeari gidoia erakusten diozunean, galdetzen dizute: ‘Benetan egingo al duzu hori?’ Interesgarria den zerbait idatzi nahi dut. Film honetan aurrekontu oso txikiarekin filmatzen ari ginen, eta nik Islandian filmatzea nahi nuen. Ez dakit nola, baina azkenean lortu genuen”. Lortu zuten, bai, eta bertan filmatutako eszenak izugarriak dira. Nork esango zuen bakarrik bost pertsonak bidaiatu zirela Islandiara? “Nire gurasoak, aktorea, argazki-zuzendaria eta bostak joan ginen. Oroimen hunkigarria da”.

Grégoire badaki bere buruan filma sortzen dela, baina gero gainerako lankideak guztiz betetzen dute. “Gogoratzen dut filmaketaren lehenengo eguna. ‘Ekin’ esan eta gero, pentsatu nuen: ‘Oso urrun gaude filmeko eszena horrek izan behar lukeenetik, nola konponduko dugu hori?’. Baina toma bakoitzarekin nire ideiara hurbildu ginen, eta laugarrenean lortu genuen. Hori da zinemaren magia. Modu honetan ikasi nuen komunikazioa baldin badugu, norabide berean ibiltzen garela. Orain beldur gutxiago diot proiektu bakoitzari, urrun eta zaila dirudien arren. Nik beti esaten dut: has gaitezen eta ikus dezagun nora eramaten gaituen”.


Iratxe Martínez

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea