Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 69. Edizioa 2021  > Filmen izen-ematea > Araudia > WIP Europa Saria
WIP Europa Saria
69. Edizioa - 2021

Donostia Zinemaldiak antolatzen du WIP Europa.

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honako helbide honetan dago:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

Zinemaldiaren Webgune ofizialak: www.sansebastianfestival.com informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidentea. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendaria José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioan (F.I.A.P.F. www.fiapf.org) onartuta dago, «Lehiatzeko zinema-jaialdiak» kategorian.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioa Donostian egingo da, 2021eko irailaren 17tik 25era bitartean. WIP Europa, berriz, 2021eko irailaren 20etik 22ra artean bilduko da.

3. ARTIKULUA

WIPs Europa-ra aurkezten diren filmak Donostiako Zinemaldiko hautespen – batzordeak aukeratuko ditu.

4. ARTIKULUA

WIP Europa Saria, 10.000 euro gordinekoa, WIP Europa Industria Sariaren irabazle den film beraren ekoizle nagusiari emango zaio, banku transferentzia bidez.

5. ARTIKULUA

WIP Europa Saria honako xede hau du: Europako kultur aniztasuna eta zinema-industriaren garapenari ekarpena egitea.

6. ARTIKULUA

WIP Europa Saria ezingo da eman gabe utzi, ez eta proiektu bati baino gehiagori eman ere.

7. ARTIKULUA

WIP Europa Saria 2021eko irailaren 22an –asteazkenean– jakinaraziko da.

8. ARTIKULUA

Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek WIP Europa Saria-ren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren Webgune ofizialean

9. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioan sor daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.

10. ARTIKULUA

Araudi honen interpretazioari buruzko desadostasunik balego, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones