71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

WIP Europa
Filmak
Zer proiektu aurkez daitezke?
Araudia
Sariak
Eskertzak

Nagusiki Europako produkziokoak diren filmei zuzenduta dago WIP Europa, zeina Glocal in Progress-en bilakaera baita. Aurrerantzean, postprodukzio-fasean dauden Europako film guztiek ere parte hartu ahal izango dute. Gainera, WIP Europak postprodukzio-fasean dauden sei film aurkeztuko dizkie profesionalei, tartean, produktore, banatzaile, salmenta-agente eta programatzaileak, filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzeko.

WIP Europa egitasmorako hautatzen diren filmak WIP Europa Industriaren saria irabazteko hautagai izango dira, eta Industriaren saria irabazten duen filma WIP Europa saria eskuratzeko hautagai izango da.

WIP Europari norabide berria emanda, Zinemaldiak sormenaren eta industriaren aldeko apustua handitu du, eta WIP Latam ekimena eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa direla medio, bi zinemagintzen erreferentziako topagunea izango da.

 

Datuak | Glocal in Progress / WIP Europa (2017-2020):

  • 20 film aukeratuak
  • 10 film amaituta
  • 11 filmek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Tallin Black Nights, Donostia, Turin, Lisboa edo Sarajevo.
  • 3 film saritua izan dira

Kasu arrakastatsuak | Glocal in Progress / WIP Europa (2017-2020):

  • 918 GAU / 918 NIGHTS, Arantza Santesteban (lehen filma) | Lehiaketako nazioarteko film onenaren Lisboako Hiria Saria - Doclisboa 2021; Dokumental Onenaren Saria - Torino Film Festival 2021.
  • INVENTURA / INVENTORY, Darko Sinko (lehen filma) | New Directors - Donostia Zinemaldia, 2021.
  • MBAH JHIWO / ALMA ANCIANA, Álvaro Gurrea (lehen filma) | Forum - Berlinale, 2021.
  • LES DUES NITS D'AHIR / YESTERDAY'S TWO NIGHTS, Pau Cruanyes, Gerard Vidal (lehen filma) | Gizonezko Aktore onenaren Zilarrezko Biznaga eta Zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga - Zonazine, Malagako zinema-jaialdia 2020; Publikoaren Gaudí Saria, 2021.
  • NEMATOMA / INVISIBLE, Ignas Jonynas | New Directors - Donostia Zinemaldia, 2019 | Baltic Film Competition - Tallineko Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia, 2019.
  • KRALICE LEAR / QUEEN LEAR, Pelin Esmer | lehiaketako dokumentala - Sarajevoko zinema-jaialdia, 2019.
  • UN OM LA LOCUL LUI / A DECENT MAN, Hadrian Marcu (lehen filma) | New Directors - Donostia Zinemaldia, 2018.
  • DANTZA, Telmo Esnal | Sail Ofiziala-Emanaldi Nereziak - Donostia Zinemaldia, 2018.
  • IZBRISANA / ERASED, Miha Mazzini (lehen filma) | Lehen Filmen Lehiaketa - Tallineko Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia, 2018.

Harremanetarako:

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: