tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko


WIP Latam
WIP Latam
Zer proiektu aurkez daitezke?
Zer proiektu aurkez daitezke?
Eskertzak
Eskertzak

Filmen izen-ematea: 2021eko ekainaren 1etik uztailaren 1era

Zinema Eraikitzen 2002an sortu zuten Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulousek. Latinoamerikako zinema-ekoizpena babesteko asmoz sortu izan zen, postprodukzio-fasean zeuden filmak bukatzen laguntzeko.

Ikus-entzunezkoen merkatuaren produkzio- eta banaketa-testuinguru aldakorra dela kontuan hartuta, 2020. urtean Donostia Zinemaldiak work in progress berri bat bultzatuko zuen, bakarka, WIP Latam, postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako produkzioei zuzendua, Zinemaldian 18 urteko ibilbidea egin duen Zinema Eraikitzen sailaren ordez. WIP Latamek, WIP Europak (Glocal in Progress berritua) eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak are gehiago sendotuko dute Zinemaldia, bi zinemagintza horien topaleku izateari dagokionez.

WIP Latam egitasmoan sei film aurkeztuko dira, eta WIP Latam Industriaren Saria emango da aurrerantzean ere, Ad Hoc Studios, Deluxe, Dolby, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films enpresen eskutik: aurkeztutako filmetako baten postprodukzioa da saria, baita ingelesezko azpitituluak dituen DCP batera arte, eta Espainian barrena banatzea.

Gainera, WIP Latam onenaren EGEDA Platino Industria Saria irabazteko aukera ere izango dute, eta 30.000 euro gordin emango dizkiote film irabazlearen ekoizle nagusiari, EGEDA Ikus-entzunezko Produktoreentzako Zerbitzuen Sozietatearen babesarekin.

Donostia - Zinema Eraikitzen egitasmoak Ibermedia programaren laguntza izan du sortu zenetik, baita Industriaren sarian parte hartu duten enpresena ere.

Datuak | Zinema Eraikitzen / WIP Latam - Donostia (2012-2020):

  • 54 film aukeratuak
  • 42 film amaitu
  • 30 filmek nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu dute, adibidez, Berlin, Cannes, Locarno, Donostia, Sundance edo Venezian.
  • 20 film sarituak izan dira

Kasu arrakastatsuak | Zinema Eraikitzen – Donostia (2012-2020):

  • SIN SEÑAS PARTICULARES / IDENTIFYNG FEATURES, Fernanda Valadez (lehen filma) | Ikusleen Saria, World Cinema Dramatic gidoi onenaren epaimahaiaren saria – Sundance nazioarteko zinema-jaialdia, 2020.
  • EL PRÍNCIPE / THE PRINCE, Sebastian Muñoz (lehen filma) | Queer Lion Saria - Veneziako zinema-jaialdia Settimana della Critica – Venice IFF, 2019.
  • LOS TIBURONES / THE SHARKS, Lucía Garibaldi (lehen filma) | Directing Award - World Cinema Dramatic - Sundance IFF, 2018.
  • LA FAMILIA SUMERGIDA / A FAMILY SUBMERGED, María Alché (lehen filma) | Locarnoko zinema-jaialdia, 2018 - Cineasti del Presente; Horizontes saria – Donostia Zinemaldia, 2018.
  • NIÑA ERRANTE / WANDERING GIRL, Rubén Mendoza | Film Onenaren Sari Nagusia eta Musika Onenaren saria – Tallin Black Nights nazioarteko zinema-jaialdia, 2018.
  • FERRUGEM / RUST, Aly Muritiba | World Cinema Dramatic lehiaketa – Sundance nazioarteko zinema-jaialdia, 2018;
  • AGOSTO / AUGUST, Armando Capó (lehen filma) | Discovery - Torontoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2019 | Lehen Film Onena - Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Jaialdia, 2019.
  • LA FAMILIA / THE FAMILY, Gustavo Rondón (lehen filma) | Kritikaren Astea - Canneseko zinema-jaialdia, 2017;
  • PRINCESITA, Marialy Rivas | Discovery - Torontoko nazioarteko zinema-jaialdia, 2017 | Varsoviako zinema-jaialdia, 2017.
  • AQUÍ NO HA PASADO NADA / MUCH ADO ABOUT NOTHING, Alejandro Fernández Almendras | World Cinema Dramatic lehiaketa - Sundance zinema-jaialdia, 2016 | Panorama – Berlinale, 2016
  • RARA, Pepa San Martín (lehen filma) | Generation KPlus Saria - Berlinale 2016.
  • MI AMIGA DEL PARQUE, Ana Katz | World Cinema Dramatic lehiaketako Gidoirako Epaimahaiaren Sari Berezia - Sundance zinema-jaialdia, 2016
  • IXCANUL, Jayro Bustamante (lehen filma) | Silver Bear Alfred Bauer Saria - Berlinale 2015.
  • LA MUJER DE BARRO / THE MUD WOMAN, Sergio Castro (lehen filma) | Forum – Berlinale, 2015.
  • MATAR A UN HOMBRE / TO KILL A MAN, Alejandro Fernández Almendras | Epaimahaiaren Sari Nagusia - Sundance zinema-jaialdia, 2014 | Film Kritikarien Saria eta Big Screen Saria – Rotterdameko nazioarteko zinema-jaialdia, 2014.
  • HISTORIA DEL MIEDO / HISTORY OF FEAR, Benjamin Naishtat (lehen filma) | Lehiaketa Ofiziala – Berlinale, 2014 | New Directors Saria – Donostia Zinemaldia, 2014.
  • GLORIA, Sebastian Lelio (lehen filma) | Emakumezko Aktore Onenaren Saria – Berlinale, 2013.
  • TANTA AGUA / SO MUCH WATER, Ana Guevara, Leticia Jorge (lehen filma) | Panorama – Berlinale, 2013.

Argibide gehiago:

 
Aurreko edizioak WIP Latam
2020
Aurreko edizioak Zinema Eraikitzen
2019
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea