Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Berriak > Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailerako deialdia egin du
Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailerako deialdia egin du
Uztailaren 1a izango da izena emateko azken eguna
Asteazkena, 2022(e)ko ekainak 1

Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.

Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautaketa Batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.

WIP Latam irailaren 19an, 20an eta 21ean izango da; WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.

SARIAK

WIP Latam Industria Saria. Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Sherlock Films enpresek postprodukziorako laguntzak emango dituzte. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.

 

WIP Latam onenaren EGEDA Platino Industria Saria. Guztira 30.000 euro gordin emango zaizkio film irabazlearen ekoizle nagusiari.

Projeto Paradiso SariaOlga Rabinovich Institutuaren ekimen filantropikoa. 10.000 dolar estatubatuar gordin sail honetako nagusiki Brasilgo ekoiztetxeen partehartzea duen balizko fikziozko ekoizpen batentzat.

 


Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.

IZENA EMATEKO EPEMUGA: UZTAILA 1

HARREMANETARAKO

wips@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
www.sansebastianfestival.com


WIP Latam egitasmoa Ibermedia Programaren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Creative Europe MEDIAren laguntzari esker gauzatu ahal izan da, eta Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, EGEDA Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea, Laserfilm Cine y Vídeo, Marché du Film-Festival de Cannes, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Projeto Paradiso eta Sherlock Films enpresen lankidetzari esker egin ahal izan da.

 


 



Industria Saila ondorengoen babesarekin

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea