Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:
DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com
Webgune Ofizialak, www.sansebastianfestival.com, informazio xehatua eskaintzen du, eta Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ere biltzen ditu.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA, SA elkartea Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.
Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (FIAPF, www.fiapf.org) onartuta dago, «espezializatu gabeko lehiazko zinema-jaialdien» kategorian.
Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.
Donostia Zinemaldiaren 70. edizioa Donostian egingo da, 2022ko irailaren 16tik 24era bitartean.
Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan aurkeztuko dituzten film guztiak hautaketa batzordeak aukeratuko ditu. Batzorde horretako buru zuzendaritza izango da, eta zinemaren munduan eta zinema-jaialdietan adituak diren profesionalez osatutako nazioarteko ordezkarien sare baten laguntza izango du.
70. edizioan hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.
Culinary Zinema Berlineko nazioarteko zinema-jaialdiarekin elkarlanean sortu eta Basque Culinary Centerrekin batera antolatutako lehiarik gabeko saila da. Sail honen helburua zinema, gastronomia eta elikadurarekin lotura duten hezkuntza, zientzia eta nekazaritza arloetako jarduerak biltzea da.
Lehendabiziko hautaketan parte hartzeko izena emateko epea 2022ko ekainaren 20an amaituko da, Zinemaldiaren zuzendaritzak, hala ere, film luzeak epez kanpo onartzeko eskubidea izango du.
Culinary Zinema sailean parte hartu ahalko dute baldintza hauek betetzen dituzten film luzeek:
Euskarria DCP bada, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmen ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak jasotzeko koordenatuak ere.
Zinemaldiak aukeratutako film guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira.
Filmen azpitituluak gaztelaniazkoak edo ingelesezkoak izan ahalko dira.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dute kopiari azpitituluak jartzeaz.
Zinemaldiak bere kargura egingo du gaztelaniazkoaren edo ingelesezkoaren osagarri izango den azpititulazio elektronikoa, gaztelaniaz azpititulatuta dauden eta jatorrizko bertsioa ingelesezkoa ez den filmentzat. Horretarako, filmaren behin betiko jatorrizko bertsioko DVD bat beharko da, ingelesezko azpitituluekin, eta ingelesezko azpitituluen zerrenda.
Azpititulu elektroniko horien proiekzioa Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak egingo du.
Sailean parte hartzeak hau esan nahi du:
Tasa hori eurotan ordaindu beharko da izena emateko unean, kreditu txartel bidez (Visa, American Express, Mastercard) edota paypal bidez.
Zinemaldiaren zuzendariak filma ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmaren ekoizleek edo ordezkariek izen-emateko formularioa berretsi beharko dute eta, behar bezala beteta, Zinemaldiaren aurretik bidali, gehienez, 2022ko uztailaren 1a baino lehen.
Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte hartu duten beste enpresen edo pertsonen gainetik.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek eginiko baieztapenak berekin dakar Zinemaldiko zuzendaritzak exijituriko arau guztiak onartzea, eta horren arabera, ezingo dute, inola ere, gonbidaturiko filma Zinemaldiaren programaziotik kendu.
Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki iragartzen duen arte.
Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez Zuzendaritza Batzordea soilik arduratuko da.
Prentsa buletinak, Zinemaldiko katalogoa eta webgune ofiziala dokumentatzeko beharrezko materiala (sinopsia, fitxa tekniko-artistikoa, zuzendariaren biofilmografia eta argazkia, filmaren argazkia eta trailerra) izena emateko sareko formulariotik hartuko da. Horretarako, formularioa behar bezala beteta egon beharko da, 2022ko uztailaren 1a baino lehen.
Filmaren ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldiko sailek eskatzen dieten hautatutako filmen sustapen-materiala bidali beharko dute unean-unean.
Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen aleak jaialdia hasi baino 15 egun lehenago bidali beharko dizkiote filmen sailari, Zinemaldiaren egoitza nagusira:
DONOSTIA ZINEMALDIA
Filmen Saila
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
films@sansebastianfestival.com
Filmen ekoizleek edo ordezkariek erabakiko dute gehienez zenbat ale bidali Zinemaldiari.
Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.
Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.
Donostia Zinemaldia arduratuko da kopien aseguruaz egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean, harik eta itzultzen dituen arte.
Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.
Zinemaldiak hautaturiko filmen itzulketa parte-hartzaileak ordainduko du, eta ez da klausuraren aurretik egingo.
Zinemaldian zehar filma hondatuko balitz, horren erantzukizunak ez du gaindituko ale berri bat prestatzearen kostua, ale estandarrak inprimatzeko laborategien indarreko tarifen arabera.
Zinemaldiaren The Industry Club arduratuko da akreditazioa duten zinemako industriaren profesionalez. Adierazitako saila koordinatzeaz arduratzen den profesional taldeak akreditaziodun horien eskura jarriko ditu haien lana errazteko bitarteko guztiak, filmak bideotekan ikusteko aukera barne, betiere ekoizleek horretarako baimena eman ondoren.
Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.
Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.
Araudi honen interpretazioak sorraraz dezakeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko du.