"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Proyecta nazioarteko bazkideak, koproduktoreak eta salmenta-eragileak bilatzen dituzten proiektuen aurkezpena da. Ekimen hau 2018an sortu zen Latinoamerika eta Europaren arteko koprodukzioak bultzatzeko, eta Ventana Surrek, Marché du Filmek eta Donostiako Zinemaldiak elkarlanean antolatzen dute.
Aurten, berrikuntza gisa, Proyectak lehen aldiz ireki du deialdi bat, Europa eta Latinoamerika garatzeko proiektuak jasotzeko. Proiektuek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
Proyecta ekimena Ventana Sur merkatuaren –Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu garrantzitsuenaren– parte da. Ventana Sur Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Cannesko zinema-jaialdiko Marché du Film merkatuak antolatzen dute Europa Creativa MEDIAren babesarekin. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean egingo da 2022ko edizioa.
Informazio gehiago
proyecta@ventana-sur.com