Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > Brocks: “Une mingarrietatik abiatzea gustatzen zait”
Zinemaldiaren Egunkaria » New Directors
Brocks: “Une mingarrietatik abiatzea gustatzen zait”
DEN STORE STILHED / THE GREAT SILENCE
Igandea, 2022(e)ko irailak 18

Katrine Brocks zuzendari daniarrak Den Store Stilhed (The Great Silence), bere lehen film luzea, aurkeztu zuen atzo Zinemaldian. Bezperan hunkitu egin zen soinu-proba egin zuenean. Hemen egotea egia bihurtutako ametsa da.


Zorionak Zinemaldian egoteagatik. Zer sentitzen da New Directorssaria irabazteko lehian?
Aitortzen dut hau guztia irreala iruditzen zaidala, egia bihurtutako amets bat bezala. Hiru urte eman ditugu filmean lanean, 2019tik, Danimarkako Zinema Eskola Nazionalean. Filmak egitea nekagarria izan daiteke, eta orain zoragarria eta surrealista da hemen egotea, aspaldian hemen egon nahi genuelako.


Nola eragin zion pandemiak prozesuari?
Zortea izan genuen, pandemian hasi ginelako idazten, konfinamenduan, eta hilabete horietan gidoia idatzi eta landu ahal izan genuelako. Atera gintuztenean, berehala filmatzeko setera joan ginen eta grabatzen hasi ginen. Noski, musukoarekin eta testekin lan egin behar izan genuen, eta horrek apur bat zaildu zuen filma zuzentzea; baina zortea izan genuen, ez baitzigun beste ezertan eragin.


Sari bat irabazi zenuen In The Blink Of An Eye film laburragatik. Zer suposatu zuen sari horrek?
Sari horrek dena aldatu zuen. Hori irabazteak konfiantza eman zidan, film luzerako jauzia egiteko gaitasuna nuela sinestarazi zidan, eta horretan hasi nintzen. Finantziazioa jasotzeko ateak ere ireki zizkidan. Horri esker existitzen da orain pelikula hau. Pertsonalki, oso garrantzitsua izan zen niretzat filmak errekonozimendua lortzea, istorio hori benetan maite dudalako eta jende askok bihotza eta  arima jarri dituelako bere proiektuan.


Zuzendari gisa lan egiteko modua inspiratu zaituen erreferente zinematografikorik ba al dago? Nire heroi zinematografikoetako bat
Lynne Ramsay da, zuzendari eskoziarra. Zine eskolan sartu aurretik Ramsay ezagutzeko zortea izan nuen. Berak zuzendu ditu We Need To Talk About Kevin eta You Were Never Really Here filmak, bi film bikain, eta uste dut miresten dudala bere pertsonaietan interes handia duelako, baina, batez ere, argazkilaria delako, eta zentzu bisual indartsua du eta bere planoetan nabari da. Isiltasunaren ahalmenaren kontzientzia handia ere badu, eta bere soinu-diseinatzailea, Davies, pelikularako aholkuak eman zizkigun eta hori egia bihurtutako ametsa izan zen.


Filma erruari buruzko hausnarketa handia da. Zergatik zen garrantzitsua zuretzat?
Hori galdera ona da. Komunitate kristau batean hazi nintzen eta nire gurasoek kanpamendu bibliko bat zuten. Hamalau urte bete arte sinesten nuen, baina gero Fedearen krisi bat bizitzen hasi nintzen eta geroztik identitate espiritualarenkrisian aurkitu naiz. Asko hausnartu dut nola eragin didan horrela hazteak; Jesus jarraitu beharreko eredutzat edukitzeak nire burua gehiegi epaitzera eta exijitzera eraman nau, pertsona ona ez naizela pentsatzera. Film hau horren esplorazio bat da. Pelikulahonen alderdi asko pertsonalak dira. Une mingarrietatik abiatzea gustatzen zait, hausnartzeko eta ikusleei itzultzeko. Pentsatu nahi nuke unibertsala dela, denon arteko elkarrizketa has dezakeena.

Filmean informazioa nahita dosifikatzen da. Nolakoa izan da gidoian hori kudeatzea?
Hori izan da filma egiteko erronka handiena, galdera ona da. Buruko min asko eman dizkit gidoia idazterakoan eta filma muntatzerakoan. Guretzat oso garrantzitsua zen informazio guztia hasieratik ez ematea, baina misteriozko filma edo suspensea ere ez izatea. Kontua ez da nor izan den edo zer egin duen bakoitzak, baizik eta pertsonaiek nola egiten dieten aurre beren bizitzako gertakari horiei, eta nola aurkitzen dioten zentzua beren bizitzari gertatutakoaren ondoren.

Komentuko bizitza filmaren zati garrantzitsu bat da. Nola lantzen dituzu girotzea eta pertsonaiak?

Filma komentu katoliko batean kokatzeko ideia nire haurtzaroko oroitzapen batetik sortu zen. Familiaren lagun bat bere botoak hartu eta moja egin zen. Nik txikitan ikusi nuen zeremonia hori, eta geroztik neure buruari galdetu diot zerk eragiten dion pertsona bati bizimodu hori aukeratzera, ohikoa ez bezalakoa baita. Bizitzari zentzua ematen dioten alderdi askori agur esan behar diezu, familiari adibidez. Honek biziki liluratzen ninduen. Zortea izan genuen, itxierako komentu batek aukera eman zigulako han egun batzuk emateko, haien bizitza, errutinak ikusteko, haiengandik ikasteko. Oso probetxugarria izan zen. Mojak filma ikustera doaz eta euren iritzia jakin nahi dut.

Filmak karga emozional handiko eszena asko ditu, nola lantzen zenituen une horiek aktoreekin?
Aktore nagusia, Kristine Kujath Thorp, nire lagun handia da eta beste proiektu batzuetan lan egin dut berarekin. Urte hauetan, asko sakontzeko aukera ematen digun lan-metodo bat garatu dugu. Laster hasi ginen pertsonaia garatzen, inprobisazioak egiten eta, adibidez, batzuetan bidaltzen zizkidan bideodiarioak ikusten nituen, eta xehetasun horietako asko filmean inplementatu
genituen azkenean. Filmean agertzen ez diren pertsonaien uneak ere landu genituen, garrantzitsuak direlako pertsonaia eraikitzeko. Film honetan istorio izugarria dago atzean, beraz, garrantzitsua zen ulertzea. Espero dut Zinemaldiko ikusleek ere pelikulan sakontzea eta elkarrizketa bat hastea.

Iratxe Martinez.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones