Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 70. Edizioa 2022  > Zinemaldiaren Egunkaria > Lerroz lerro ezabatutako egunak
Zinemaldiaren Egunkaria » Filmometroa
Lerroz lerro ezabatutako egunak
Barrubetik
Astelehena, 2022(e)ko irailak 19

Zerrenda, eskema, egutegi, agenda eta zirriborro itxura har- tu du denborak. “Astelehena”-ren azpian, estu-estu sartzen dira egun bakoitzerako aurreikusitako film guztiak. Donostiako mugen gaindi astea gaur hasi den arren, hemen, urtean behin bederatzi egun ditu zazpi beharrean. Ostiraletik igande goizalderarte 216 ordu daude. Asteburu luzeegi baten antza somatzen diona ez dabil erabat oker.

Terraza batean jesarrita gaudela, egunotan hirian dabilen lagun batek alboko mahaira begiratu eta keinu bat egin dit. Tolesduren arrastoak agerian dituen orri bat ikusi dut, edarien artean zabalik. Irakurtzera heltzen ez naizen zerrenda bat sumatzera heldu naiz metro terdiko distantziatik. Lehenengo hamar lerroek arkatzez egindako marra irregular bana dute gainean. Paperetik begirada aldendu eta mutil gazte bat ikusi dut, arkatza haginen artean duela.


Eskumako eskua ahora eraman eta beste lerro bat gehitu dio gazteak jada lekurik gabe geratzen ari zaion zerrendari. Jarraian orria tolestu egin du eta aulkitik jaikitzearekin batera telazko poltsa beltzean sartu du. Nire lagunari zuzendu diot begirada berriro, irribarre konplize bat eskainiz: “Ni ere horrela ibili nintzen gazte epaimahaikide izan nintzenean. Orduak bikoiztu nahi izaten nituen, une berean bi lekutan egon ahal izateko.” Hozten hasi zaidan katilutik edan dut orduan eta zaporearen mikatzak duela bost urte, lehenengoz Zinemaldira etorri nintzenean, izan nuen sentimendu bat ekarri dit gogora: “Kafesnearen arrastoa oraindik mingainean duzula, limoi baten mamia haginkatzea bezalakoa da pelikula batetik bestera salto egitea. Ze bortitza eta gozoa den amaierak hasierekin etengabe korapilatzea”. Pentsakor geratu gara biok minutu luzez, lagunak esan didan arte: “Ba, ni zinemara kontrola galdu nahi dudalako noa. Beraz, eraman nazazu, oparitu ieza- dazu zure gustuko film bat”.

Mikele Landa Eiguren.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones