www.sansebastianfestival.com Donostia Zinemaldiaren jabetzako negozio-unitatea da, eta Tabakaleran du egoitza, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, helbide honetan: Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua, 20012 DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN, 397. posta-kutxa – 20080 Donostia - San Sebastián (Espainia).
www.sansebastianfestival.com-ek beretzat gordetzen du webgunean aurkeztutako merkataritza-eskaintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea (salgaien, prezioen, sustapenen, eta merkataritzako zein zerbitzuko beste baldintza batzuen aldaketak). Liburuaren prezioa legeak arautzen duela gogorarazten diegu bezeroei, eta argitaratzaileak erabakitzen duela argitaraldi bakoitzaren prezioa. Argitaratzaileak prezioa aldatzen badu, www.sansebastiánfestival.com-ek nahitaez jakinarazi beharko die bere bezeroei.
www.sansebastianfestival.com-ek bere esku dagoen guztia egiten du, bere baliabideen barruan, webgunean jasotako informazioa egiazkoa eta akats tipografikorik gabea izateko. Inoiz edo behin halako akatsik gertatzen bada, www.sansebastianfestival.com-ek halako asmorik izan gabe noski, berehala zuzenduko dugu akatsa. Erakutsitako prezioetan akats tipografikoren bat badago eta bezeroren batek akats horretan oinarrituta hartzen badu erosteko erabakia, www.sansebastianfestival.comakats horren berri emango zaio bezeroari. Horrelakoetan, bezeroak eskubidea izango du erosketari inolako kosturik gabe uko egiteko.
www.sansebastianfestival.com webguneko edukietan, batzuetan, behin-behineko informazioa agertu daiteke zenbait produkturi buruz. Emandako informazioa ez badator produktuaren ezaugarriekin bat, bezeroak eskubidea izango du erosketari inolako kosturik gabe uko egiteko.
www.sansebastianfestival.com ez da izango, ez zuzenean ez zeharka, www.sansebastianfestival.com-en merkaturatutako produktuetan jasotako informazio, eduki, baieztapen eta adierazpenen erantzule. Erantzukizun hori produktuen argitaratzaile edo banatzaileena izango da beti. Bezeroak ulertutzat ematen du beraren eta argitaratzailearen arteko bitartekaria besterik ez dela www.sansebastian.com.
www.sansebastianfestival.com-en web-orrian azaltzen diren produktuen prezioek barne hartzen dute kasuan-kasuan aplikatzekoa den balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ).
Europar Batasuneko estatu kide baten lurraldean entregatzen diren erosketak BEZa izango dute.
Europar Batasuneko estatu kide ez diren herrialdeetan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan entregatzen diren erosketak BEZik gabeak izango dira.
Eskaera egitean, bezeroak txartel bidez (American Express, MasterCard, Visa, Visa Electrón) edo Paypal bidez ordainduko ditu egiten dituen erosketak.
Bezeroak bidalketaren modua aukeratu ahal izango du, bere bidalketa-eremurako dauden aukeren artean. Kontuan izan beharko du entrega-epeak, zerbitzuaren kalitatea, entregatzeko gunea eta kostua desberdinak izango direla garraio modu bakoitzerako.
www.sansebastianfestival.com-ek-ek Estatuan nahiz nazioartean izen ona duten presako garraio-enpresak erabiltzen ditu bere bezeroei eskaerak bidaltzeko. Bezeroaren helbidean entregatzeko data aukeratu den produktuaren eskuragarritasunaren eta bidalketa-eremuaren baitan egongo da. Garraio-epe orientagarriak gure webguneko Bidalketa Gastuak atalean eskuratu daitezke. Eskaera berretsi aurretik, bere eskaerari aplikatzen zaizkion bidalketa-gastu eta garraio-epe zehatzen berri emango zaio bezeroari; bi informazio horiek orientagarriak izango dira. Nolanahi ere, biak ala biak aldatu ahal izango dira, eskaera bakoitzaren inguruabar zehatzen arabera. Bereziki:
Garraio-epeak garraiolariaren aparteko gorabeherengatik eta salgaia entregatzeko zailtasunengatik aldatu daitezke.
Webgunean eskaera egitean agertzen diren bidalketa-gastuak orientagarriak dira eta liburuaren batez besteko pisu estatistikoan (560 g) oinarrituta kalkulatzen dira. www.sansebastianfestival.com-ek beretzat gordetzen du bidalketa-gastuak aldatzeko eskubidea, eskatutako liburuen pisua % 10 baino gehiago/gutxiago aldatzen bada aipatutako batez besteko pisuaren aldean. Prezioan aldaketarik badago, www.sansebastianfestival.com-ek posta elektronikoz jakinaraziko dio aldaketa bezeroari; halakoetan, bezeroak zilegi izango du bere eskaera ezeztatzea, eta ezingo zaio horregatik kostu gehigarririk egotzi.
Faktura bide elektronikoz bidaliko da, bezeroak erregistroan adierazitako posta elektronikora, paperaren kontsumoak sortutako ingurumen-inpaktua murrizteko dugun politika betetze aldera.
www.sansebastianfestival.com-ek egin duten eskaera edozein unetan eta inolako kosturik gabe ezeztatzeko aukera bermatzen die bere bezeroei, baldin eta eskaera bidaltzeko garraiolariaren esku jarri baino lehen jakinarazten bada ezeztapena.
Bezeroak zazpi eguneko epea izango du, eskaera jasotzen duen unetik, kontratua baliogabetzeko eta erositako produktua itzultzeko. Bezeroak kontratua indargabetzeko eskubidea baliatzeko nahia jakinarazi ahalko dio www.sansebastianfestival.com-eri, ezarritako epearen barruan eta zuzenbideak onartutako edozein bideri jarraikiz. Halakoetan, www.sansebastianfestival.com-ek erosketaren dirua itzuliko dio bezeroari, hark adierazitako kontuan banku-transferentzia eginez, postaz igorriz, edo haren kontu pertsonalean abonua eginez.
Itzulitako liburua akatsak dituelako itzultzen bada, www.sansebastianfestival.com-ek, gainera, bere gain hartuko du aldaketaren kostua.
Bezeroak www.sansebastianfestival.com-en webgunean erositako edozein salgai itzuli ahal izango du, baldin eta produktuak ireki eta erabili gabe badaude, eta jatorriko zigilua edo bilgarria mantentzen badute. Halakoetan, www.sansebastianfestival.com-ek erosketaren dirua itzuliko dio bezeroari, kreditu-txartelean abonua eginez, bezeroak adierazitako kontuan banku-transferentzia eginez edo haren kontu pertsonalean abonua eginez.
www.sansebastianfestival.com-ek akatsen bat egitearen ondorioz bezeroari eskatutakoa ez beste produktu bat iristen bazaio, erosleari inolako gainordainik gabe entregatuko zaio produktu zuzena.
Gure dendako salgaiak itzultzearekin lotutako edozein gorabeherarako, helbide honen bitartez jarri zaitezke harremanetan: tienda@sansebastianfestival.com.
www.sansebastianfestival.com-en bezeroak bere egiten du, uneoro, erabiltzailearen erregistro-formularioetan eskatutako datuei buruz egiazko informazioa emateko konpromisoa, baita horiek uneoro eguneratuta edukitzekoa ere.
Bezeroak Kontratazio Baldintza Orokor hauetan jasotako xedapen eta baldintza guztiak onartzeko konpromisoa hartzen du, ulertuta, www.sansebastianfestival.com-ek gauzatzen duen jardueran zerbitzu emateko borondaterik onena jasotzen dutela.
Bere egiten du, orobat, gure webgunera sartzeko dituen klabeak konfidentzialtasunez eta ardura handienarekin gordetzeko konpromisoa.
Bezeroak egin duen eskaera entregatzeko modua emateko konpromisoa hartzen du; horretarako, entrega-helbide bat eman behar du, bere eskaera salgaien ohiko entrega-ordutegiaren barruan entregatzeko bide emango duena (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara). Bezeroak betebehar hori betetzen ez badu, www.sansebastianfestival.com-ek ez du inolako erantzukizunik izango bezeroak egindako eskaeraren entregan atzerapenik suertatzen bada, edo entregatu ezin bada.
Argitalpenak banatzen dituzten enpresek eta/edo liburu-dendek izaera hori jaso dezakete bezero gisa erregistratzen direnean, dagokion laukitxoa markatuz eta tienda@sansebastianfestival.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Beren jarduera egiaztatzeko dokumentazioa erantsi beharko dute, eta banaketa-enpresa gisa baliozkotzea eskatu. Lehen eskaera egin aurretik, Zinemaldiaren dendaren administratzaileak posta elektroniko bidez harremanetan jarri eta profil hori esleitu diela berretsi arte itxaron beharko dute. Une horretatik aurrera, normaltasunez egin ditzakete eskaerak banatzaile gisa.
www.sansebastianfestival.com-ek bezeroekin dituen komunikazio guztien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du.
Online bidez ordaintzen diren eragiketa guztiak zerbitzari seguru baten bitartez egiten dira; SSL estandarrean dago oinarrituta, eta hirugarren batzuen urraketa-saiakeretatik babesten ditu datuak. Erosketa-prozesuaren datuak horretarako diseinatutako datu-base batean gordetzen dira.
www.sansebastiancom-ek bezeroek emandako datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen du, baita helbideei nahiz ordainketei buruz emandako datuena eta bestelako edozein daturena ere, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoan (abenduaren 13ko 15/1999) xedatutakoaren arabera.
Gure bezeroek www.sansebastianfestival.com-eri emandako datu guztiak datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean sartuko dira. www.sansebastianfestival.com-ek sortu du aipatutako fitxategia, eta erantzule da, halaber, berau mantentzeaz.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, www.sansebastianfestival.com-en bezeroek uneoro baliatu dezakete beren datu pertsonaletan sartu eta horiek zuzendu, ezereztu nahiz aurkaratzeko eskubidea. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dute, helbide honetan: www.sansebastianfestival.com, Donostia Zinemaldia, Tabakalera – Andre Zigarrogileen plaza 1, 2. solairua 20012 DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN
Emandako datuak erosketa bati lotuta badaude, Espainiako legeriak datuok gutxienez bost urtez gordetzera behartzen du; beraz, ezingo dira ezabatu edo zuzendu, bezeroak hala eskatu arren.
www.sansebastianfestival.com-en egindako salerosketak Espainiako legeriaren mende daude.
Edonolako gatazkarik edo desadostasunik sortzen bada kontratu-baldintza hauen interpretazioan edo aplikazioan, jurisdikzio eskudunaren arloan aplikagarri den lege-araudiak erabakiko du zer auzitegi eta epaitegiri jakinaraziko zaien auzia, hala badagokio. Hain zuzen, kontsumitzaileen kasuan, betebeharra betetzeko lekua edo eroslearen helbidea hartzen du araudiak kontuan.
Erosleak Espainiatik kanpo badu helbidea, Donostiako (Espainia) auzitegi eta epaitegien mende jarriko dira bi alderdiak, berariaz uko eginez beste edozein foruri.