Argitalpenak banatzen dituzten enpresek eta/edo liburu-dendek izaera hori jaso dezakete bezero gisa erregistratzen direnean, dagokion laukitxoa markatuz eta tienda@sansebastianfestival.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Beren jarduera egiaztatzeko dokumentazioa erantsi beharko dute, eta banaketa-enpresa gisa baliozkotzea eskatu. Lehen eskaera egin aurretik, Zinemaldiaren dendaren administratzaileak posta elektroniko bidez harremanetan jarri eta profil hori esleitu diela berretsi arte itxaron beharko dute. Une horretatik aurrera, normaltasunez egin ditzakete eskaerak banatzaile gisa.