Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Ro.Go.Pa.G.

Pier Paolo Pasolini , Roberto Rossellini , Ugo Gregoretti , Jean-Luc Godard
Italia
Zuzendaria
Zuzendaria

Pier Paolo Pasolini, Roberto Rossellini, Ugo Gregoretti, Jean-Luc Godard

PIER PAOLO PASOLINI

Olerkari eta nobelagile, gero zinemagile, urratzaile porrokatua izan zen. Probokazioa, kontraesana, umore-sena, berezkoaren defentsa eta poesia baliatu zituen ezarritako arauekiko bere desadostasuna bideratzeko. Mamma Roma (1962), Teorema (1968), Il Decameron (Decamerona, 1971) eta I racconti di Canterbury (Canterburyko ipuinak, 1972) filmatu zituen, besteak beste. 53 urte zituela hil zuten. 

JEAN-LUC GODARD

Bazin, Truffaut, Rohmer, Rivette eta Chabrolen lagun, Jean-Luc Godardek (Paris, 1930) 1954an burutu zuen bere lehen film laburra. Á bout de souffle (1959) pelikularekin Nouvelle Vague-ren ezagutaraztea erdietsi zuen. Zine klasikoa, politikoa, saiakerakoa, atalkakoa, bideoa, telebista egin du... arrakasta, porrota, polemika eta gaitzespena bereganatuz. 90 izenburu ingururen egile Le mépris (Mespretxua, 1963), Pierrot le fou (Pierrot eroa, 1965), La chinoise (1967), estilo bihurri, probokatzaile eta asaldatzailea erakutsi ohi du.

ROBERTO ROSSELLINI

Italiar neorrealismoaren bi oinarrizko zutabe diren Roma, città aperta (1945) eta Germania anno zero (1947) egin ondoren, lau pelikula filmatu zituen bere emazte Ingrid Bergmanekin; krisi pertsonal batean murgildurik, Aldo Tonti zine-operadorearekin Indiara lan egitera joan aurretik. Handik itzultzean pelikula bikaina erantsi zion bere filmografiari, Il generale della Rovere (Rovereko jenerala, 1959), gero zinea ia erabat utzi, eta telebistan jardun zuen.

UGO GREGORETTI 

Ugo Gregoretti (Roma, 1930), idazle eta zuzendari italiarra da. Bere lanik ezaguenak dira: I nuovi angeli (1962), Omicron (1963) eta Dentro Roma (1976).

Zuzendaria
Pier Paolo Pasolini (Italia), Roberto Rossellini (Italia), Ugo Gregoretti (Italia), Jean-Luc Godard (Frantzia)
Gidoia
Jean-Luc Godard, ("Il nuovo mondo") Ugo Gregoretti ("Il pollo ruspante"), Pier Paolo Pasolini ("La ricotta"), Roberto Rossellini ("Illibatezza")
Argazkia
Mario Bernardo ("Pollo ruspante, Il"), Tonino Delli Colli ("La ricotta"), Jean Rabier ("Nuovo mondo, Il"), Luciano Trasatti ("Illibatezza")
Muntaketa
Daniele Alabiso, Nino Baragli ("La ricotta"), Agnès Guillemot ("Illibatezza")
Musika
Carlo Rustichelli
Antzezleak
Orson Welles, Mario Cipriani, Laura Betti, Edmonda Aldini, Ettore Garofolo, Maria Bernardini, Elsa De Giorgi, Tomas Milian, Vittorio La Paglia
Iraupena
122 m.
Herrialdea
Italia
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea