"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren babesle ofiziala den Make & Mark-ek, Transforma Make & Mark Saria sortu du, zinemak gizarte-aldaketaren eragile gisa duen zeregina aitortzeko eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko konpromiso irmoa erakusten duten zinemagileen lana nabarmentzeko. Zinemaldiko sail ezberdinetako bost film izango dira lehian, eta 74. edizioaren amaiera-ekitaldian emango da saria.
Miguel Angel Muñoz aktoreak, Juan Antonio Vigar Malagako Zinemaldiko zuzendariak, eta Ione Hernández zinemagile eta Donostia Zinemaldiko Hautaketa batzordeko kideak osatuko dute epaimahaia. Haien lana izango da film luze irabazlea aukeratzea, lanen kalitatea eta gizartean duten eraginaren garrantzia balioetsi ondoren. Saria, 10.000 eurokoa, filma Espainian banatzen duen banatzaileari emango zaio.



