PIER PAOLO PASOLINI
Olerkari eta nobelagile, gero zinemagile, urratzaile porrokatua izan zen. Probokazioa, kontraesana, umore-sena, berezkoaren defentsa eta poesia baliatu zituen ezarritako arauekiko bere desadostasuna bideratzeko. Mamma Roma (1962), Teorema (1968), Il Decameron (Decamerona, 1971) eta I racconti di Canterbury (Canterburyko ipuinak, 1972) filmatu zituen, besteak beste. 53 urte zituela hil zuten.