71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Amore e rabbia

Marco Bellocchio , Bernardo Bertolucci , Jean-Luc Godard , Pier Paolo Pasolini , Carlo Lizzani , Elda Tattoli
Italia
Zuzendaria

Marco Bellocchio, Bernardo Bertolucci , Jean-Luc Godard , Pier Paolo Pasolini, Carlo Lizzani, Elda Tattoli

PIER PAOLO PASOLINI

Olerkari eta nobelagile, gero zinemagile, urratzaile porrokatua izan zen. Probokazioa, kontraesana, umore-sena, berezkoaren defentsa eta poesia baliatu zituen ezarritako arauekiko bere desadostasuna bideratzeko. Mamma Roma (1962), Teorema (1968), Il Decameron (Decamerona, 1971) eta I racconti di Canterbury (Canterburyko ipuinak, 1972) filmatu zituen, besteak beste. 53 urte zituela hil zuten. 

BERNARDO BERTOLUCCI 

Parma, 1940. Zinema italiarraren haur prodijioa (21 urte zituela Pasoliniren laguntzaile moduan hasi eta hurrengo urtean bere lehen filma zuzendu zuen). Zehaztasunez landutako perlak aurki daitezke bere filmografian, besteak beste, La commare secca (1962), Prima della rivoluzione (Iraultza baino lehen, 1964), Il conformista (1970), Last Tango in Paris (Azken tangoa Parisen, 1972) edo Novecento (1975).

JEAN-LUC GODARD

Bazin, Truffaut, Rohmer, Rivette eta Chabrolen lagun, Jean-Luc Godardek (Paris, 1930) 1954an burutu zuen bere lehen film laburra. Á bout de souffle (1959) pelikularekin Nouvelle Vague-ren ezagutaraztea erdietsi zuen. Zine klasikoa, politikoa, saiakerakoa, atalkakoa, bideoa, telebista egin du... arrakasta, porrota, polemika eta gaitzespena bereganatuz. 90 izenburu ingururen egile Le mépris (Mespretxua, 1963), Pierrot le fou (Pierrot eroa, 1965), La chinoise (1967), estilo bihurri, probokatzaile eta asaldatzailea erakutsi ohi du.

CARLO LIZZANI 

Carlo Lizzani (Erroma, 1922) zuzendari eta gidoilaria da. Bere lanik ezagunenak dira: Banditi a Milano (1968), Cronache di poveri amanti (1954) eta La vita agra (1964) .


Zuzendaria
Marco Bellocchio (Italia), Bernardo Bertolucci (Italia), Jean-Luc Godard (Frantzia), Pier Paolo Pasolini (Italia), Carlo Lizzani (Italia), Elda Tattoli (Italia)
Gidoia
Puccio Pucci, Piero Badalassi, Jean-Luc Godard, Marco Bellocchio, Carlo Lizzani, Bernardo Bertolucci, Pier Paolo Pasolini
Argazkia
Alain Levent, Sandro Mancori, Aiace Parolin, Ugo Piccone, Giuseppe Ruzzolini
Muntaketa
Nino Baragli, Franco Fraticelli, Agnès Guillemot, Roberto Perpignani
Antzezleak
Tom Baker, Julian Beck, Jim Anderson, Judith Malina, Giulio Cesare Castello, Adriano Aprà, Fernaldo Di Giammatteo, Petra Vogt, Ninetto Davoli, Rochelle Barbini, Aldo Puglisi, Christine Guého, Nino Castelnuovo, Catherine Jourdan, Paolo Pozzesi, Marco Bellocchio
Iraupena
102 m.
Herrialdea
Italia
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: