LUIS BUÑUEL
Surrealismo zinematografikoaren aita eta zine-zuzendaririk originalenetakoa, Buñuelek (1900) astindu ederra eman zuen Un chien andalou (Txakur andaluziarra, 1929) eta L´âge d'or (Urrezko aroa, 1930), bere lehen lanekin. Gizakia, Eliza eta burgesia gogor kritikatu zituen bere irudimen oparoaren bidez. Erabateko zinea dira Nazarín (1958), El ángel exterminador (1962), Viridiana (1961), Tristana (1970), Belle de jour (Egunez ederra, 1967) edo Le charme discret de la bourgeoisie (1972).