"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lo ofrecido naturaren behatzea eta harekiko sentimenduaren espresioa da. Ibilbide, keinu eta presentziez osatutako espresioa. Lo ofrecido bilakaera jarraitu baten errepresentazio zehatza da: Nire begiek begiratzen dutena eta begirada horren esanahia. "Geure begiez maite dugun ama baten alaba garaiz baino lehenago erditua".



