"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ametsa Apirilaren 26an egiazko irudia expresionista bidean elaboratzea da. Irudiak, Antton Valverdek Gernikako bonbardeaketari buruz egindako musikarekin, erritmikoki osatzen dira. Nolabait musika-bideoa dugu, bertan soinua eta irudia batzen direlarik, baina telebistan ikusi ohi direnetatik ezberdin. Itxuraz osotua, teknikoki sinplea da, tresneria eskasiak baldintzatua.



