"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Leku aldaketaren fenomenoa ezaguna izan da euskal Herriko hainbat zonatan. Aspaldi zaharrenetik, saraitzu eta erronkari ibarretako artzaiek udazkenean Bardetara eraman ohi zituzten beren artaldeak negualdia igarotzeko. Ohitura honen oroitzapena jaso eta gerorako gordetzea izan da filmaren asmoa, argi nabari delarik bertan naturalezarekiko atxikipena, elementu zaharrenak gure denboretan erantsi zaizkionei buruz, hala nola artzai horiek bizi duten drama.



