Adiskidetu ezinezko bi agente sekretu, kontesa errusiarra bata eta baroi poloniarra bestea, elkarlanean aritzea behartzen diete. Bata bestearen kontra badabiltza ere, elkar ziri sartzeak medio elkar ezagutzen hasten dira. Gorabeheren arabera, oraindik ere arriskutsuagoa den jokuan sartzen dira: amodioaren alegia.