30 urtetako depresioa eta II. Gerra Mundialeko atariaren bitartean koka genezake istorio hunkigarri bezain sentibera hau. Gorpu bat aurkitzen dute bide ertzetik pasatzen den errekatzoan murgildurik. Ed Sloan, nekazari ibiltari bat da: Nora Gilbert-ekin ezkonberri da, alarguna berau eta bi semeren ama. Ed, atxilotu egiten dute eta itaunketa gogor baten ondorioz aitorpen bat sinatzen du. Ed al da benetako hiltzailea? Zeintzu izan dira hilketaren arrazoiak?