71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

El hombre, cuando es hombre

Valeria Sarmiento
Alemaniako Errepublika Federala
Sinopsia

Filmaren edukia latindamerikan bilakatua da. Elkarrizketen bitartez jasotako testigantzak jarraikiz, gizon-emakume harremana ikertzen da. Giza maila ainitzetako pertsona sorta zabalaz eta usadioak nola ohiturak kontutan harturik, hasierako erritua, gizartearen sorrera eta giza estatutoan finkatze egintza aztertzen da. 

Honek "matxismoaren" betiereko gatazkara garamatza. baina, jakina, ez bide da inongo irtenbiderik ezta arazoaren inguruko nork gehiagoketarik eskaintzen. Haatik, komplizitate nahiz izan badiren kode moralen eraginez hozitzen den gatazka argitzen zaigu. Oraindik ere latin-amerikar gizonezkoaren baitan taupaka dirauen Erromantizismoari esker, filma naturaltasun osoaz eta baliabide artifizialik gabe gauzatu ahal izan da. Filmak umorea dauka, umore beltza eta noizpeinka ironikoa.

Filmak, beraz, ez du "matxo"ari buruzko inkestek ohi duten eskema hotzik barne. Latindamerikako edozei herritan aurki daitezken filma honek eskaintzen dituen adibideak, ez Costa Rican bakarrik. Nork daki egoera hauek Europa batean ere ematen ez ote diren. 

Zuzendaria
Valeria Sarmiento (Txile)
Ekoizpena
Zweltes Deutsches Fernschen (Alemania)
Valeria Sarmiento
Formatua
16 mm
Iraupena
63 m.
Herrialdea
Alemaniako Errepublika Federala
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: