71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Frantic (Eromodun)

Roman Polanski
AEB
Lehiaketatik kanpo
Sinopsia

Richard Walker doktorea eta Sondra, bere emaztea, Parisen maitemindu ziren duela hogeita bat urte. Gaur, medikuntza kongresu bat dela-ta, ziutate berarekin eta beren arteko erromantzea jarraikitzeko ezindurik aurkitzen dira. Bigarren eztei bidaia hau, taxi zahar baten barnean egingo dite, ziurtateak nagiak ateraz diharduelarik, frantziar hiriburuko etorbide batetan zehar, Gran Hotel dotorerantz dihoazelarik. Richard dutxa bat hartzeko prestatzen ari delarik, ohe gainean etzanda dakusa Sondra. Dutxatik aterakoan, gela huts-hutsik dago. Emaztearen txabusina ohe gainean datza oraindik ere heze, ondoan berena ez duten maleta bat.

Tximisten abiadaz, gure doktore arruntak, sekulako abenturaren gunean sarturik ikusiko du bere burua. Bakar-bakarrik dago, hiri ezezagun batetan atzerritar izanik, berealdiko ekintzak burutzera beharturik, egoerak heroe baten eginbeharrak egotzen dizkio, ezinbestean. Pariseko behe-munduan dagoela, ziuraski dioena ez den gida batekin -parisina gazte eta polit bat- egingo du topo eta honetxek emango dio bere emaztearen desagerketa misterioszua argitzeko giltza. Ganbara batetan egiten dute tpo, non gizon bat zerraldo bait datza, hortik aurrera susmoak, interesa, arriskua eta bien arteko erakarpen larria hasiko da bilakatzen. 

Zuzendaria
Roman Polanski (Polonia)
Iraupena
120 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: