71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
VICTOR SAVILLE
 
87 min.
Victor Saville Ingalaterran jaio zen. Bertan, gidoiak idatzi zituen, ekoizle lanetan aritu zen eta zuzentzeari ekin zion. Aberritik joan aurretik, Alfred Hitchcockekin batera sortu zuen 1923ko De mujer a mujer filmearen argudioa. Hollywooden, Metro-Goldwyn-Mayer reko estudioetan langilea izan zen. Hantxe, Arthur Hornblow jr ekoizle bizkorrak hala agindua, drama borobil eta sinesgaitz hau egin zuen. Irudietan, estrainekoz elkarturik, Ivanhoe izango zen Robert Taylor eta emakume osoa bihurtzen ari zen Elizabeth Taylor andereñoa.
HENRY HATHAWAY
 
97 min.
alzburgotik Triestera doan tren batean topo eta estropozo egingo dute Estatu Batuetako eta Sobietar Batasuneko ixilpeko agenteek. Mundua arriskuan jarriko duen hilketa izango da. Ondorioz, Tyrone Powerrek Hildegarde Neff espia errusiarraren segizioari ekingo dio. Ezertaz jabetzen ez den turistarena egiten duen Patricia Nealek planetako seguritateak beharrezko duen eginkizun horri sekulako oztopoak jarriko dizkio arreta handiz ekoiztua eta animoso antzeztua den filme honetan.
GORDON DOUGLAS
 
83 min.
Benetako FBIko Matt Cvetic agenteak berak lagundu zion Crane Wilburri gidoia osatzen. I Was A Communist For The F.B.I dokumentalen mailan izan zen finalista Oskarretako lehian. Estrenatu zenean Variety aldizkariak gogoz txalotu zuen. Suspentse egiazkoa eta zirrara sekulakoa zituen pelikula zela aldarrikatu zuen. Datu txiki bat: "satorrak" filmearen eszena pisuzko batean Hollywoodeko hainbat gizon eta emakumeren bizitzak hondatu zituen Amerikaren Aurkako Ekintzen Komitearen aurrean egiten du bere traizioaren azalpena.
JACK ARNOLD
 
81 min.
Maisuki maneiatu izan zuen beti Jack Arnoldek basamortua bere filme askori zerien mehatxuaren gusto garratza areagotu ahal izateko. Mister Jacken izakiek zapalduriko areetan ez zen bakarrik amenazua sentitzen kontrolezinezko gertaeren pisua baizik. Erreliebeko zinemak eskeintzen zizkion aukera basa guztiak aprobetxatuz, fantasiazko azti honek estrainekoz atera zuen plazara gero lau haizetara zabalduko zen planeta urrunetatik etorritako gorputz eta arimen lapurren gaia
ELIA KAZAN
 
105 min.
Austrian filmatua, abenturazko filmea dugu hau nahiz eta Gerra Hotzaren hatzaparrek hartua izan. Libertatearen bila Txekoslovakiako muga igaro ahal izateko zirko honetako artistek antolaturiko erromeria ahalmen osoz jasotzen du kameraz Kazanek. Ihesari emanak badiren arren bada amodio jokuetan ibiltzeko paradarik. Gloria Grahame marabilosoa, kasu, inguruko gizonekin dabil hizki-mizkietan. Frederich Marchek, aldiz, ez du jolasteko astirik. Nerbioso dago Cameron Mitchell ezkutuko traidorea dela uste duelako...
LEO McCAREY
 
122 min.
Katoliko sutsua den familiak espantuz hartzen du semea komunista delako berri mingarria. Hollywoodek sekulan ez zuen sobietarren ideologia besarkatzen zuena horren basa, horren era zikoitzez erabili. Seme gorria errabiak jotako txakurra dela dirudi. Aktoreen artean, Broadwayeko tauletan jainkosatzat miresten zuten Helen Hayes. Lan honek behar zuen argia aurkitu zuena Harry Stradling argazki zuzendari mitikoa da. Istorioa asmatu zuen Leo McCarey finalista izan zen Oskarretan.
DELMER DAVES
 
94 min.
Greta Garboren osperako hainbat eta hainbat filme sortu zuen Clarence Brownekin egiten dugu topo La senda tenebrosa zuzendu zuen Delmer Davesen lan honetan. Clarence Brownek ekoizpenaren ardura du erromantizismoz blai dagoen draman. Garai hartako zine aldizkari guzti guztiek Clark Gable eta Gene Tierneyen artean amodiozko istorioa bazegoela zin egin zuten. Gezurretan ari ziren, ordea. The King izengoitiaz ezaguna zenak Carole Lombard maite zuen. Laura izan zenak, berriz, John Kennedy zuen maitia.
NUNNALLY JOHNSON
 
93 min.
Erritmoa du akatsgabea Cinemascopen filmatua izan zen lan honek. Nunnally Johnson artisau trebeak filmea zuzentzeaz gain, gidoi mardula idatzi zuen Jed Harris eta Tom Reedek asmaturiko kontakizun baten gainean. Jatorrizko ideia aipatua izan zen Oskarretako izendapenetan. Pelikula honetan argazki zuzendaria El telón de aceroko Charles G. Clarke bera da baina oraingoan, kolorez egiten du lan.
SAMUEL FULLER
 
83 min.
"Komunistak" ziren orduan Hollywooderako existitzen ziren gaizkile bakarrak. Gainerakoek errez lortzen zuten barkazioa baldin eta "lokamuts gorria"ren aurka borroka egiten bazuten. Widmardek barkazioa bereganatuko du umore on eta argazki fineko filme honetan baina guk erne egon behar dugu Thelma Ritter agertzen den bakoitzean. Itxurazko hilobirako diruaren truke, poliziari informazioa pasatzen dion kaleko emakume hori izugarrizko pertsonaia da. Eskubide osoz izan zen izendatua Oskarrerako.
THOM ANDERSEN , NOEL BURCH
 
Thom Andersenek eta Noël Burchek sakon ezagutzen dute Zerrenda Beltzaren egia osoa. Ezagun dute hor zeudenen oinazea. Indarra ere. Ahulezia inkluso. Biek jendearen artean zabaldu den eritzi okerra ezabatu nahi dute. Askoren ustez, McCarthyren amorrua jaso zutenak errugabeak ziren bai baina zinemarako abilezia gutxiko obengabeak. Biktima horiek egindako filme zatien "muntaketa etiko" baten bitartez, Zazpigarren Arteak gizon eta emakume horiek galduz zenbat galdu zuen azaldu nahi dute Thomek eta Noëlek
HARRY HORNER
 
85 min.
Egun, Marten bizitza ba ote den eztabaida pil pilean, dago. Gizakiak betidanik begiratu izan du planeta gorria liluraz eta izuaz. Filme honetako emakumeak beldurra dio gerra babesten zuen jainkoaren izena daramalako. Senarra, ostera, harremanetan hasiko da planeta urruneko indar adimentsu batekin... errusiarrak zelatan, eta inbidiaz direlarik. Martetik datozen notiziek mundua kolokan jarriko dute baina ustekaberik handiena esperoan da Marteko eraztunetan. Fabula honen antzezleen artean, TBko Mision Imposibleko Peter Graves.
WILLIAM A. WELLMAN
 
87 min.
Zinemaldiak omendua izan zen William A. Wellmanek dokumentu kutsua eman zien pantailan Igor Gouzenko ofizial sobietarraren oroipenei. Soinu bandan, Alfred Newman musikagile parekaezìnak Errusiako musika herrikoia moldatu zuen abilezia handiz. Charles G. Clarke arduratu zen zuri beltzezko argazkiaz eta ekoizle lanetan Hollywoodeko jaun garrantzitsua aurkitzen dugu, 20th Century-Foxeko Sol C. Siegel.
GEORGE SIDNEY
 
119 min.
Erroman etxera noiz itzuli zain den koronel beso bakarreko bat Vienara bidaltzen dute bertan, sobietarrak Errusiara bueltatu nahi ez duten horiek bahitzen ari direlako. Salbatu beharreko neska da Janet Leigh. Ethel Barrymore, aldiz, monastegiko lekame bulartsua eta Angela Lansbury, militarraren laguntzaile arduratia. Miklos Rozsak sortu zuen filmearen musika, Helen Rose jostun maila handikoak jantzi zituen bertako emakumeak eta dekoratuez arduratu zen Cedric Gibbons jeinua aipatua izan zen Oskarretako zerrendetan.
R. G. SPRINGSTEEN
 
87 min.
Desenkatuak jota eta etsipenak besarkatua den gerrako beterano honen mentura konta ahal izateko nahita aukeratu zuten ekoizleek eta zuzendariak ia ezezagunak ziren aktoreak. Britainia Handian estrenatu zenean, The Enemy Within, "Barruko Etsaia", hots, izenburuaz bataitatu zuten. Hollywoodeko ekoiztetxe txiki baina izen oneko Republicek egina, kritika onak jaso zituen Mehatxu Gorriak. Batek baino gehiagok une aproposetan aberria aipatzen zuela eta melodrama bikaina zela idatzi zuten.
WILLIAM CAMERON MENZIES
 
82 min.
Filme honek zientzi fikziozko eta beldurrezko jeneroen ezaugarri zehatzak ditu. Baita kazetaritzaren gainean egindako zeluloidezko zenbait saiorena ere. Garai hartako Estatu Batuek zituzten beldur, kezka eta ardura guztiak pilatzen dira: ezkuturiko naziak, sobietar zientzi gizonen saio bakterologikoak, komunistek berezkoa zuten giza seme-alaba jatorrak engainatzeko abilezia... Bila ezazue Raymond Burr hainbat unetan, aldeak alde, Expediente X gogora ekartzen duen filme honetan.
ROBERT STEVENSON
 
73 min.
Jane Eyre eta Mary Poppins zuzendu zituen Robert Stevensonek esku onez erabili zuen iraganean "okerreko" bidea hartu zuen gizon ezkondu berri honen trajedia txikia. Komunistak dauden une eta gunetan gangsterrak imajinatzen baditugu, hau filme beltza dugu, akziozkoa, kriminala. Ez da falta "femme fatal" horietakorik, ez iragan horri keinu egiten dioten esaldi maltzurrak, ez esanahi bikoz beteriko itzalak, ez San Francisco hiriko aldapa leiendakoen irudi ikusgarriak, ez eta kai eta portuko giro kresaltsua.
GORDON DOUGLAS
 
90 min.
Komunismoaren aurka, Hollywoodek munduko polizia guztiak elkartzen zituen. Oraingoan, Scotland Yardek eta FBIk Kaliforniako hegoaldean egin beharko dute mankomunean borroka. Traidoreak daude han eta Gordon Douglasek primeran eusten die misterioari eta akzioari tonu dokumentalari errefus egin barik. Dialogoek indar nahikoa daukate, aktoreek gogor iharduten dute eta kontalariaren ahotsak istorioa sinesgarri bihurtzen du.
ALFRED WERKER
 
98 min.
F.B.Iko zuzendari lanetan ihardun zuen Edgar J. Hoover fama txarrekoak berak idatzi zuen sasidokumental honen oinarrizko izkribua. Ekoizleek, gidoigileak eta zuzendariak CIA eta Federal Bureau of Inteligenceko laguntza eta solidaritate osoa jaso zuten benetako kasu batean oinarritzen den filme hau aurrera eraman ahal izateko. Bostonen da filmatua eta arretaz begiratuz gero, bigarren mailako lan batean El golpe zuzenduko zuen George Roy Hill aurkituko duzue aktore gisa
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: