tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  > Donostia Sariak > FRANCISCO RABAL
FRANCISCO RABAL
 

Paco Rabalek oso pozik hartu zuen Zinemaldiak aurten Donostia Sarirako hautatu izana. Aspaldiko zorra zuen harekin, baina bere lan betekizunak zirela eta, orain artean ezinezkoa gertatu zitzaion horrelakorik ospatzea. Montrealgo Zinemalditik zetorrela, bere heriotzaren albisteak guztiak harri eta zur utzi gintuen, bai haren lagun, bai haren miresle guztiak ere, hau da, mundu erdia. Zinemaldiak bere horretan mantentzen du agindutako omenaldia.

Paco Rabalek (1925-2001) ia 200 filmetan hartu zuen parte. Kameraren aurrean egin zuen lehen lanak, 1948an, 23 urte besterik ez zituela, guztien arreta bereganatu zuen. Gaztearen naturaltasuna, ahots berezia eta galai itxura erakargarria berehala nabarmendu ziren garai hartako Espainiako zinearen panoraman.

Eta ez Espainian bakarrik, atzerritik ere deitu zioten: Buñuelek (Nazarín, 1958; Viridiana, 1960; Belle de jour, 1967), Saurak (Llanto por un bandido-tik hasi, 1964an, eta Goya en Burdeos-eraino, 1999an), Bartzelonako Eskolako debutariek (Jacinto Estevaren Después del diluvio, 1969), Glauber Rochak (Cabezas cortadas, 1970), Antonionik (L'eclisse, 1962), Viscontik (Le streghe, 1966) eta Rivettek (La religieuse, 1966). Beti jende gaztearen eta proiektu ausarten alde apustu egiteko prest, partaide izan zen, halaber, Pedro Olearen Tormento filman (1974), Francisco Regueiroren Las bodas de Blanca-n (1975), eta Mario Camusen La colmena-n (1982).

Gure aktorerik nazioartekoenak, aktore onenaren saria irabazi zuen Donostiako lehenengo Zinemaldian, 1953an, Rovira Beletaren Hay un camino a la derecha filman egindako lanagatik eta, beste sari askoren artean, 1984an, Cannesko Zinemaldiko saria irabazi zuen, Alfredo Landarekin erdibana, Mario Camusen Los santos inocentes pelikulan egindako interpretazioagatik. Truhanes (1983), Padre Nuestro (1985), La hora bruja (1985), El aire de un crimen (1988), ¡Atame! (1990), El hombre que perdió su sombra (1991), edo El Evangelio de las Maravillas (1998), haren filmografia luzeko titulu ahaztezin batzuk besterik ez dira.

Eta hori guztia nahikoa ez balitz, Paco Rabalen ibilbide pertsonalak ere nahikoa eta sobera merezimendu ditu Donostia Saria emateko: beti izan baitzen leial bere ideia, lagun eta printzipioekin. Aktore puska. Osoko gizona.

 
FRANCISCO RABAL
FRANCISCO RABAL

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea