"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1988. urtea. Melo (Uruguai), Brasilgo mugan kokaturiko hiri txiki bat, Juan Pablo II.a aita santuaren bisitaren zain dago. Hura ikustera 50.000 pertsona inguru bilduko omen dira. Bertako biztanle gehientsuenak txiroak direnez, ondo dakite horrek zer esan nahi duen: 50.000 erromesek jan, edan, oroigarriak erosi nahiko dituztela? Pozarren, bedeinkazio jainkotiarra baino gehiago zoriontasun materialaren zatitxo bat lortu nahiko dute. Beto, munta txikiko kontrabandista bat, denetan negozio onena aurkitu duela sinestuta dago: Aita santuaren komuna, non milaka erromesek lasaitu ederra hartuko duten. Horretarako, mugaren bestaldera egiten dituen arriskuz beteriko bidaia gogorrak ugaritu beharko ditu. Bere ametsik handiena alde batera utziko du: ziklomotore bat erostea. Daukan ondasunik kutunena ere galduko du, bizikleta, gorozkien eta aberastasunaren tenplua dena eskuratzeko: komuneko tronua. Nola edo hala gertakari jainkotiarrera garaiz iristea erabaki baitu. 


