Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Horrelakoa da bizitza, Palestinan
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
Horrelakoa da bizitza, Palestinan
EID MILAD LAILA/LAILA’S BIRTHDAY
Osteguna, 2008(e)ko irailak 25

Rashid Masharawi zinemagileak Palestinako errealitate zibilaren erretratu itxaropentsua irudika­tu du Layla’s Birthday filmak irauten duen 70 minutu eskase­tan.“Palestinarrek eguneroko bi­zitzan jasan behar dugun na­hasmen-egoera deskribatzen saiatu naiz”, azaldu zuen zuzen­dariak; zeinak taxi-gidari gisa lan egitea beste erremediorik ez duen epaile baten begien bitar­tez, Ramalako eguneroko bizi­tzaren gora-beherak pantailara eraman dituen.

Egun bakar baten kontakizu­na, protagonistaren alabaren ur­tebetetzearena, besterik ez du baliatu Masharawik, etengabeko anabasan bizi diren herrialde oku­patuen erotzeko moduko eguno­rokotasuna bere gordinean era­kusteko.

“Hobe dugu azken 60 urteo­tako zapalketa egoerak herri xe­hearekiko izan duen eragina iru­dikatzea, gatazka bera aztertzen eta analizatzen ibiltzea baino”, iri­tzi zuen zauzendariak.

Palestina, Holanda eta Tuni­siaren arteko koprodukzio honek nolabaiteko ironia kutsua barne du; eta bertan, argi eta garbi era­kusten dira bai “Palestiko egoera zentzugabea” eta orobat zinegi­leak istorioari gehitzen dion amaiera itxaropentsua.

Zine-areto bakarra milioika ikuslerentzat
Masharawik nazioarteko sona be­reganatu du zinema jaialdien zir­kuituan bere ibilbidea palestinar zinema industria urriaren altzo­tik abiatu arren: “Kontuan hartu beharra dago, gaur egun, 4,5 mi­lioi biztanleentzako zinema-are­to bakarra daukagula”, azpima­rratu du zuzendariak.

Hori dela eta, lan hau ez da zi­nemako berariazko baliabide tek­nikoekin filmatu, “proiektua gor­puzten den heinean filmaketarako beharko dugun materiala, gailu eta tresneria zaharretatik bir­ziklatzen saiatzen gara”, azaldu zien zinegileak prentsaurrekora bertaratutako komunikabideeta­ko ordezkariei.“Film berri bati eki­ten diogun bakoitzean ustekabez beteriko abentura batean mur­giltzen gara”, esan zuen.

Filmak herritarren eguneroko bizitza du hizpide Palestinako ga­tazka bera baino, zuzendariaren arabera Al Fatah-ren eta Hamas­en arteko barne gatazkak ezi­nezko bilakatzen du Israelekin da­goen liskarrari konponbide bat ematea: “Geure artean bakea lor­tzeko gauza ez bagara, nola de­montre lortuko dugu hamarka­datan zehar zapaldu gaituen bes­te herrialde batekin bakea lortzea?”, galdetu zuen zuzenda­riak bere artean.
S.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea