Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gaur egungo emakume zoriontsu bat munduaren aurrean
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI - PERLAK
Gaur egungo emakume zoriontsu bat munduaren aurrean
HAPPY-GO-LUCKY
Osteguna, 2008(e)ko irailak 25

Hasiera batean behintzat harriga­rri samarra egin ahal zaie Happy-­Go-Lucky pelikula Mike Leigh-en filmografia hasieratik jarraitu du­ten zinezaleei. Orokorrean esan li­teke bere aurreko pelikula gehie­nak azken hau baino dexente dra­matikoagoak direla, gehienetan auzo langileetan kokatuak eta ikuspuntu kritiko batetik eginda­koak. Hemen, berriz, protagonis­ta pertsona zoriontsu bat da, zo­riontsuegia agian, zoriontasuna­ren aldeko militante bat ia, munduko arazoei irrifar kutsakor batez aurre egiten diena. Inork pentsa lezake Leigh maitemindu egin dela eta horregatik atera zaio­la horren pelikula baikorra. Edo­nola ere, ongi begiratzen bada, bai­kortasunaren ondoan bada pun­tu mingots bat ere, beti topatzen baitira arazoak dituen jendea, su­fritzen duten umeak edo beren pa­tua onartu nahi ez duten helduak.

Poppy protagonistak ez du deusen aurrean aurpegi txarrik jarriko, ezta txirrindula lapurtzen diotenean ere. Hori gertatu zaionean gidatzeko baimena atera­tzeko momentua iritsi dela pen­tsatu eta eskolak hartzen hasi da. Irakaslearekiko harremena pelikularen zati garrantzitsuene­takoa da, irakasle hori guztiz kontrakoa baita, jeloskorra, ze­kena, arrazista, hitz gutxikoa eta maniaz beterikoa, ia-ia soziopa­ta bat. Alabaina, horrez gain ba­dira filmak ukitzen dituen beste gai batzuk, esate baterako fami­lian arazoak izaten dituzten hau­rrena. Eta ez dira falta hainbat eszena dibertigarri, batez ere fla­menko klasearen ingurukoak.

Naked, Vera Drake, Secrets and lies edo All or Nothing gogo­an izanda, zail samar egiten da Happy-Go-Lucky hau ere zuzen­dari berberak egin duela sines­tea, baina hala da. Hainbat mo­mentutan betiko Mike Leigh da­torkigu gogora, adibidez Poppy eskale batekin elkartzen dene­an. Lagunen arteko harremanek, beste alde batetik, Career Girls filma gogorarazten dute. Baiko­rrago edo ezkorrago, nire ustez Mike Leigh-ek beti izan du erraz­tasun handia gaur egungo mun­dua erakusteko, eta berak aurkezten dizkigun pertsonaiak, ka­leak eta egoerak oso hurbilak zaizkigu.
M.B.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea