71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Euskal Zinearen Eguna. Estreinaldiak
Euskal Zinearen Eguna. Estreinaldiak
Gorka Merchán
 
100 min.
Txomin Garai, enpresaburua eta gaztetan pilotari fina izandakoa, bere herrira itzuliko da Argentinan hamar urte igaro ondoren. Itzultzeko arrazoia Koldo haren anaia hiltzen ari dela da, nahiz eta ez duten hitz egin azken urteetan. Hil aurretik Koldok mesede zaila eskatuko dio anaiari: Gaizka bere seme nerabea arrastoan sartzea. Etorkizun handiko pilotaria da Gaizka, baina ez dio jokoari behar adina arreta eskaintzen. Gaizkarengana hurbiltzeko, Txominek biak elkartzen dituen zerbait erabiliko du: eskupilota. Nolanahi ere, Germán kazetaria eta Txominen lagunaren heriotzak Hego Ameriketara itzultzera bultzatuko du. Baina Txominek badaki ezin duela besterik gabe alde egin; zerbait zor dio anaiari. Gaizkak inguruko herri bateko pilotari batekin jokatu behar duen partida aitzakia ezin hobea izango da bidaia atzeratzeko. Erabaki horren ondoren hasiko da benetako bidaia Txominentzat.
Juan Miguel Gutiérrez
 
80 min.
Kongoko Errepublikan hitz egiten den lingala hizkuntzan "Motema na ngai" hitzek "Nire bihotza" esan nahi dute. Hizkera poetikoan maitaleek elkarri esaten dizkioten hitz samurrak adierazteko erabiltzen da. Eta itzulpen askea eginez gero "Maite zaitut!" dela esango genuke, edo "Ene maitea!". Dokumental honen zuzendariari, Juan Miguel Gutiérrez, hitz horiek ateratzen zaizkio Afrikarekin pentsatzen duen bakoitzean.
Pavel Giroud
Espainia - Kuba 
86 min.
Lurdes Bañuelos
Espainia 
50 min. Film ertaina
Medikuak egun bat, bi, hiru... biziko garela esaten digunean, aukera al daiteke zer egin edo nola egon? Idoia Sagarzazu aktore euskalduna da istorio honetako protagonista eta berak ezkontzea, ospatzea, agur esatea erabaki zuen; etxera itzultzea, lagun zezaten onartzea, eta gogoz beteta eta lasai bizitzea, amaierara arte. Iragarpen guztien aurka, hau, dokumentu bizia, maitasunez beterikoa, ausarta eta hunkigarria da.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: